Santiago apostolua ABESTIAK 2020-07-25
SARRERA
Apostoluak mendi gainean
Jesusek bildu zituen.
Han azken hitzak esan ondoren,
Aitarengana igo zen.
Kristo sartu da zeruetan:
Gauden kantuz: bat / poz handitan,
Kristo baitan.
Aitarengana zaigu joan,
dagoen argira bildu gaitzan.
AINTZA
“Aintza, aintza, aleluia” (3) / abestu Jaunari.
Elkar maite izateak garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan baitijoa bizitza.
Jainko berak eman digun maitasunaren hitza
betetzen gabiltza.- R/.
SALMOA
Malkoz erein bazuten, / Pozez bilduko dute.
Jaunak Siongo atxilotuak erakartzean,
bageunden amets antzean.
Orduan bete zitzaigun ahoa barrez,
geure mihia gorazarrez.- R/
ALELUIA
Aleluia, aleluia, aleluia.
Gure Elizaren izar dirdaitsu, Santiago apostolua:
zure gorputza bakean dago;
zure aintza gure artean bizi da.- R/.
SINESTEN DUT
Sinesten dut, / sinesten dut, Jauna, / sinesten dut.
SANTU
Hosanna, hosanna, zeru goienetan.
Hosanna, hosanna, zeru goienetan.
Santu, santu, santua, / diren guztien Jainko Jauna.
Zeru-lurrak beterik dauzka zure distirak.
Hosanna, hosanna, zeru goienetan.
Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna, hosanna, zeru goienetan.
JAUNARTZEA
1.Jauna gure Jainkoa, bedeinkatua zu!
Zeru-lurren egile, bedeinkatua zu!
Guztien salbatzaile, bedeinkatua zu!
Gure jabe zara ta, bedeinkatua zu!
Gure jabe zara ta, bedeinkatua zu!
2.Jesus, Jainko Semea, bedeinkatua zu!
Guregatik hil zara, bedeinkatua zu!
Aitak piztu zaitu ta, bedeinkatua zu!
Gure artean zaude, bedeinkatua zu!
Gure artean zaude, bedeinkatua zu!
3.Espiritu Santua, bedeinkatua zu!
Bizian bizigarri, bedeinkatua zu!
Poz-emaile bikaina, bedeinkatua zu!
Malkoetan pozgarri, bedeinkatua zu!
Malkoetan pozgarri, bedeinkatua zu!
AZKENA
1.-Guztiok bat eginda, bihotza poz gainezka,
abes dezagun bada Mariren ontasuna.
Andre Maria.
2.-Jesus piztu zenean zer poza bihotzean,
lili zabal dirudi Jesus delako bizi.
Andre Maria.