Urteko 8. igandea A ABESTIAK 2017-02-26

SARRERA

Bihotz batez elkarturik,
“Zugana, gatoz Jauna!” (2)
Emaguzu zure argi,
grazi (e)ta maitasuna.
Entzun arren Jauna!

AINTZA

Aintza ta aintza
zuri, Jauna,
bai zeruetan, bai lur honetan.

Goresten zaitugu zu,
zu bedeinkatzen
gorespena beti zuri, Aita Jaungoikoa.-R/.

SALMOA

Ez egon, Jauna,
nigandik urrun;
zeurea nauzu,
zatozkit lagun.

Nire barrenak Jainkoagan bakarrik atsedena,
harengandik nire salbamena.
Bera bakarrik dut harkaitz eta salbamen,
nire babes: ez naiteke koloka.-R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Bizia da Jainkoaren hitza
eta eraginkorra,
bihotzaren erabaki eta asmoak
epaitzeko gai dena.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
Jauna, sinesten dut,
indartu Zuk
nire sinesmena.

SANTU SANCTUS (Lourdes) (Gora J.-7,26)

Santu, santu, santua,
Jainko Jauna.
Zeru-lurrak
beterik dauzka zure distirak.
Santu, santu, santua,
Jainko Jauna.
Bedeinkatua
Jaunarengandik datorrena.
Santu, santu, santua,
Jainko Jauna.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi Zure izena;
etor bedi Zure erreinua,
egin bedi Zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

1)Jauna, gure Jainkoa, bedeinkatua Zu!
Zeru-lurren Egile, bedeinkatua Zu!
Guztien Salbatzaile, bedeinkatua Zu!
Gure Jabe zara ta, bedeinkatua Zu!
Gure Jabe zara ta, bedeinkatua Zu!

2)Jesus, Jainko Semea, bedeinkatua Zu!
Guregatik hil zara, bedeinkatua Zu!
Aitak piztu zaitu ta, bedeinkatua Zu!
Gure artean zaude, bedeinkatua Zu!
Gure artean zaude, bedeinkatua Zu!

3)Espiritu Santua, bedeinkatua Zu!
Bizian bizigarri, bedeinkatua Zu!
Poz-emaile bikaina, bedeinkatua Zu!
Malkoetan pozgarri, bedeinkatua Zu!
Malkoetan pozgarri, bedeinkatua Zu!

AZKENA

Eskerrak Jauna damazkizugu
guregana zarelako,
bai eta ere zure distiraz
bizitu gaituzulako.
Egin zaiguzu goiko indarra
gu zurekin bat egoteko,
senideak ditugun gizonak
maite ahal izateko,
zuk erakutsi dizkiguzunak
gizartean betetzeko.