Urteko 7. igandea C ABESTIAK (2019-02-24)

SARRERA

Jaungoiko Santua,
Jaungoiko indartsua,
Jaungoiko hilezkorra:
“gaitz guztietatik
gorde gaitzazu, Jauna” (2).

AINTZA

Aintza zeruan (3) Jaunari,
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari,
eta bakea eta bakea,
lurrean gizonari.

SALMOA

Erruki hutsa
dugu Jauna,
errukia ta
maitasuna.

Ene arima, goretsazu Jauna,
nire barren osoak haren izen deuna.
Ene arima, goretsazu Jauna,
eta ez ahaztu hark zuri egina.

Erruki hutsa
dugu Jauna,
errukia ta
maitasuna.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Agindu berri bat ematen dizuet ─dio Jaunak─:
maita ezazue elkar
nik maite zaituztedan bezala.

SINESTEN DUT

Sinesten dut, / Jauna, sinesten dut:
indartu zuk / nire sinesmena.

SANTU

Kanta dezagun aingeruekin / zeruko kanta ederrena
Santua, Santu, Santua zara, / Jaungoiko Jaun eta onbera
Zeru (e)ta lurrak goresten dute, / goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan, / Hosanna eta gorapena,
bedeinkatua orain eta beti / guregana datorrena.

JAUNARTZEA

Izan zaitez beti, / Jesus maitea,
gure bihotzaren / Jaun (e)ta jabea.

Jesusen bihotza / dago suturik,
maitasuna agertzen / alde guztitik.-R/.

Non aurkituko da / bihotz gogorrik
bihotz honen suan / urtuko ez denik.-R/.

Ez du Jesus onak, / ez, atseginik,
gu oso bereak / egin gaberik.-R/

AZKENA

1.-Guztiok bat eginda,
bihotza poz gainezka,
abes dezagun bada
Mariren ontasuna.
Andre Maria.

2.-Jesus piztu zenean
zer poza bihotzean,
lili zabal dirudi
Jesus delako bizi.
Andre Maria.