Urteko 6. igandea C ABESTIAK 2019-02-17
SARRERA
Bihotz batez elkarturik,
“Zugana, gatoz Jauna!” (2)
Emaguzu zure argi,
grazi (e)ta maitasuna.
Entzun arren Jauna!
AINTZA
Aintza zeruan,
aintza zeruan,
aintza zeruan
Jaunari.
Eta bakea,
eta bakea
lurrean gizonari (2).
SALMOA
Bide zuzena, hoberena.
Hor zoriona, hor Zu Jauna.
Bai dohatsua / zuzen ibiltzen /
den gizakia;
Ez du onartzen / gizaki gaiztoek / diotena.
Bekatarien / biderik ez du/ hark hartzen;
Lotsagabeen / lagunartean /
ez da sartzen.
ALELUIA
Aleluia, aleluia, aleluia!
Poztu zaitezte eta alaitu,
handia izango da-eta
zuen saria zeruan.
SINESTEN DUT
Sinesten dut,
sinesten dut.
SANTU (Gora Jainkoa 7.26. or.)
Santu, Santu, Santua,
Jainko Jauna.
Zeru-lurrak beterik dauzka zure distirak.
Santu, Santu, Santua,
Jainko Jauna.
Bedeinkatua, Jaunarengandik datorrena.
Santu, Santu, Santua,
Jainko Jauna.
GURE AITA
Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere geure zordunei
barkatzen diegunez gero,
ez gaitzazu tentaldian erortzen
baina atera gaitzazu gaitzetik.
JAUNARTZEA
Sinesten dut, Jauna,
sinesten dut!
Bihotz barrenean
gorderik zaitut
Nahigabean ere
hauxe esango dizut
Sinesten dut, Jauna,
sinesten dut!
Itxaro dut, Jauna,
itxaro dut!
Zugan uste du(e)nik
uzten ez duzu
Poz ta atsekabean
dei egingo dizut
Itxaro dut, Jauna,
itxaro dut!
Maite zaitut, Jauna,
maite zaitut!
Naizen oso-osoa
zuri damaizut
Zurekin zerura
bizitzera nahi dut
Maite zaitut, Jauna,
maite zaitut!
AZKENA
Agur Jainkoaren
Ama maite ederra,
zeruko atea,
itsasoko izarra (2).