Urteko 5. igandea C ABESTIAK 2018-02-10

SARRERA

Goazen elkarturik / piztuta fedea
argitan zabalik / maitasun bidea.

Entzun dezagun apaltasunez
entzun dezagun Jaunaren hitza.
Bere hitzetan, gure egia,
gure indarra, gure bizitza.-R/.

Gurekin dugu, maisu ta lagun,
gurekin dugu, gurekin Jauna,
egin dezagun, zuzentasunez,
ta maitasunez bere esana.-R/.

Zuzentasunez egin dezagun,
maitasun bide zabal argia,
gure anaiei lagundu beti,
emanez eskua ta ogia.- R/.

AINTZA

Aintza zeruan, / aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, / eta bakea,
lurrean gizonari / eta bakea,
eta bakea, / lurrean gizonari.

SALMOA

Jaunari kanta / ona baita;
hain du handia / bere betiko / errukia.

Jauna, bihotz-bihotzez / dizkizut eskerrak emango,
nire hitzak / entzun dituzulako.
Eresi egingo dizut / aingeruen aurrean,
ahuspeztuko naiz / zure jauretxe santuan.- R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia!

Zatozte nirekin –dio Jaunak-
eta giza arrantzale / egingo zaituztet.- R/.

SINESTEN DUT

Sinesten dut, / sinesten dut, Jauna, / sinesten dut.

SANTU (Bened 116)

Santu, santu, santua. / Santu, santu, santua.
diren guztien / Jainko Jauna.
Santu, santu, santua.
Zeru lurrak beterik dauzka zure distirak.
Hosanna zeru goienetan. / Hosanna zeru goienetan.
Bedeinkatua / Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna zeru goienetan. / Hosanna zeru goienetan.

JAUNARTZEA

Zu, itsas ertzera zatoz, / jakintsu ta dirudunak utzirik,
niri deitzera bakar-bakarrik

Jauna, begiratu didazu, / Nire izena pozikan esan duzu,
hondarretan utzi dut nik txalupa, / itsaso berri baten bila.

Zuk zer dudan badakizu, / nire txalupan ez dago altxor(ra)rik
sare ta lana bakar-bakarrik.- R/.-

Zuk dakizu ez naizela, / ez aberats, ez ere jakintsu,
baina naizena zurea nauzu.- R/

AZKENA Lourdesko Andre Mariari (2016-02-11)
(doinua eta partitura: Cantoral Religioso de Loyola, 604. or.)

1.-Lourdesko Andere / zara zu, Ama;
zeruan ez zara / preso kartzelan.

2.- Lurrera etorri / nahi+izan duzu,
esperantza guri / beti ekarriz.

Agur, agur, agur, Maria,
agur, agur, Andre Maria.

3.-Jesusek Arnasa / zizun ezarri,
Mendekostekoan / hartaz zu betez.

4.-Bihotza gainezka / senti zenuen;
bihotz betetikan / zuk gu na(h)i betez.

Agur, agur, agur, Maria,
agur, agur, Andre Maria.

5- Gure alde, Ama, / otoitz egizu.
Zu zauden zerura / jaso gaitzazu.

Agur, agur, agur, Maria,
agur, agur, Andre Maria.