Urteko 5. igandea B ABESTIAK 2018-02-04
SARRERA
Jesus, munduko argia,
Jesus, zinezko egia,
Jesus, betiko bizia.
Jesus, Jainko gizona!
Zuri gure bizia;
hartu gure Jaun ona
gu geraden guztia.-R/.
Gure bihotz barruan
piztu zure argia;
gaitezen gu munduan
argi Jainkoz betea.-R/.
BEDEINKAZIOA Hartuko dugu ura pozik (Isaias 12,2.4.4bcd-6) (Jaunaren Deia Meza Abestiak {gorria}55)
R/. Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.
1.-Jauna da nire /Jaungoiko eta / salbatzaile,
lasai nago ni, / beldur gabe. -R/.
2.-Jainkoa baita / nire indarra / (e)ta kemena;
bera, salbatu / ninduena.- R/.-
3.-Zuek duzue / hartu ta+edango/ ura pozik,
osasunaren / iturritik.- R/.
4.-Eskerrak eta / gorazarre+eman / Jainkoari,
dei egin haren / izenari.- R/.
5.-Herriei haren / egin bikainak / ezaguazi,
zabaldu haren / izen handi.- R/.
6.-Kanta Jaunari / ospetsu baita / egitetan,
jakin bezate / lur-mugetan.- R/.
7.-Deiadar pozez / Siongo denok: / zure+erdian
dago+Israelgo / santu+handia.- R/.
AINTZA
Aintza zeruan (3),
Jaunari,
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari (2).
SALMOA
Gora Jainkoa,
egin kantu,
bihotz hautsiak
pizten ditu.
Goretsazue Jauna,
ona baita gure Jainkoari eresi egitea;
gozoa, hari dagokion gorespena ematea.
Jerusalem Jaunak eraikitzen du,
Israeldik banatuak biltzen ditu.- R/.
ALELUIA
Aleluia, aleluia, aleluia.
Kristok gure ahuleriak
hartu ditu,
eta gure gaitzak jasan.
SINESTEN DUT
Sinesten dut,
sinesten dut.
SANTU
Kanta dezagun aingeruekin
zeruko kanta ederrena,
santua, santu, santua zara,
Jaungoiko Jaun eta onbera,
zeru ta lurrak goresten dute
goresten zure ahalmena,
hosanna zuri zeru goietan,
hosanna ta gorapena,
“bedeinkatua orain ta beti
guregana datorrena” (2).
GURE AITA
Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi Zure izena;
etor bedi Zure erreinua,
egin bedi Zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
ETA EZ UTZI GU TENTALDIAN ERORTZEN
baina atera gaitzazu gaitzetik.
JAUNARTZEAN
Zu zara Jainko / salbatzailea,
argi dagigun argia;
gure oinarri zaren harkaitza
aterpe babesgarria.
R/. Eskerrak zuri, Jauna, eskerrak zuri.
Pozik gabilzke / ur ateratzen
biziaren iturritik.
horren indarrak baitu gizona
berpizten hilen artetik.
R/. Eskerrak zuri, Jauna, eskerrak zuri.
Gorets beza lur / osoak Jauna,
kanta harek egin lana.
Bai harrigarri dela herrian
salbatzaile dugun Jauna. R/.
R/. Eskerrak zuri, Jauna, eskerrak zuri.
AZKENA
Agur, Jesusen Ama,
Birjina maitea;
Agur itsasoko izar
Distiratzailea.
Agur zeruko eguzki
Pozkidaz betea;
Agur bekatarien
Kaia ta estalpea. (bis
Baina zugandik alde
Bihotzak ezin du
Zuregana dijoa
Zugan bizi nahi du
Birjin berdingabea
onetsi nazazu
Agur Ama nirea,
Agur, agur, agur (bis)