MEZA URTEKO A 5 ig ABESTIAK
SARRERA
Jesus, munduko argia, / Jesus, zinezko egia, / Jesus, betiko bizia
Gure bihotz barruan / piztu zure argia;
gaitezen gu munduan / argi Jainkoz betea. R/.
AINTZA
“Aintza, aintza, / Aleluia” (3)
abestu Jaunari.
Elkar maite izateak
garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan
baitijoa bizitza;
Jainko berak eman digun
maitasunaren hitza
betetzen gabiltza.
SALMOA Jauna dut argi (Zintzoentzat) (Mintzo-Urteko 2014 3-32)
Jauna dut argi / eta salbamen.
Zintzoentzat /
ilunpean argia bezala sortzen da.
Onbera da /,
errukitsua eta zuzena.
Zorionekoa, /
errukia eta eman egiten duena,
bere gauzak /
zuzen atontzen dituena. R/.
Aleluia (Mintzo-Urteko 2014 3/33
Aleluia aleluia aleluia
Ni naiz munduaren argia
–dio Jaunak–,
nire ondoren datorrenak
izango du bizirako argia.
Sinesten dut, Jauna, / sinesten dut, / indartu Zuk / nire sinismena
SANCTUS (Lourdes) (Gora J.-7,26)
Santu, santu, santua, Jainko Jauna.
Zeru-lurrak beterik dauzka zure distirak.
Santu, santu, santua, Jainko Jauna.
Bedeinkatua Jaunagandik datorrena.
Santu, santu, santua, Jainko Jauna.
GURE AITA
JAUNARTZEA
Jauna, gure Jainkoa,
BEDEINKATUA ZU.
Zeru-lurren egile,
BEDEINKATUA ZU.
Guztion salbatzaile,
BEDEINKATUA ZU.
Gure jabe zara-ta
BEDEINKATUA ZU.
Jesus, Jainko semea,
BEDEINKATUA ZU.
Guregatik hil zara,
BEDEINKATUA ZU.
Aitak piztu zaitu-ta,
BEDEINKATUA ZU.
Gure artean zaude
BEDEINKATUA ZU.
Espiritu Santua,
BEDEINKATUA ZU.
Bizian bizigarri,
BEDEINKATUA ZU.
Poz-emaile bikaina,
BEDEINKATUA ZU.
Malkoetan pozgarri
BEDEINKATUA ZU.
Azkena Andre Maria (Lourdes) Ave (Loiola 604)
1.-Jainkoaren Ama / zara Maria.
Sortzetik zara zu / guztiz garbia.
R/.- Agur, agur, agur, Maria.
Agur, agur, guztiz garbia.
2.-Graziaz betea, / Jauna zurekin.
Santuen artean / zara erregin. R/.-
3.-Zu zara, Maria, / bedeinkatua.
Jaunak egin zaitu / guztiz santua. R/.-
4.-Gure alde, Ama, / otoitz egizu.
Zu zauden zerura / jaso gaitzazu. R/.