ADITU ZORIONTASUNAK
BERTATIK BERTARA Mateo 5,1-12
2020-02-02
Jesus mendira igo eta zoriontasunak hots egiteko eseri denean, jendetza dago ingurune hartan, baina «ikasleak bakarrik hurbildu zaizkio» eman nahi duen mezua hobeto aditzeko. Zer aditzen dugu gaur Jesu-sen ikasleok beragana hurbiltzen bagara?
Zorionekoak «espirituz behartsuak», gutxirekin bizitzen dakitenak, beti Jainkoagan konfiantza ipiniz. Zorionekoa behartsuaren arima duen Eliza, arazo gutxiago izango baitu, adiago izango baita premian direnekiko eta askatasun handiagoz biziko baitu Ebanjelioa. Halakoarena da Jainkoaren erreinua.
Zorionekoak «jasankorrak», bihotz onbera eta bihozbera bizi direnak. Zorionekoa otzantasunez be-tea den Eliza. Erregalu izango da indarkeriaz betea den mundu honentzat. Halakoak hartuko du ondare hitzemandako lurraldea.
Zorionekoak «negar dagitenak», sufrimena eta marjinazioa zuzengabeki jasaten dutelako. Horiekin sortzen ahal da mundu hobe eta duinago bat. Zorionekoa Eliza, Jesusi leial izateagatik sufritzen duena. Egun batean kontsolatuko du Jainkoak.
Zorionekoak «zuzenaren gose-egarri direnak», zuzenago izateko gogoa galdu ez dutenak, ezta mundua duinago egiteko antsia ere. Zorionekoa Eli-za, Jainkoaren erreinuaren eta haren zuzentasunaren bila irrikaz dabilena. Giza espirituaren alderik gizatiarrenak arnastuko du halakoa. Egun batean asea izango du bere guraria.
Zorionekoak «errukitsuak», gupidak eraginik jar-duten, lan egiten eta bizi direnak. Zeruko Aitaren antzekoenak dira lurrean. Zorionekoa Eliza, Jainkoak harrizko bihotza kendu eta haragizkoa ezarri diona. Halakoak lortuko du errukia.
Zorionekoak pazientziaz eta fedez «bakearen alde lan dagitenak», guztien ongiaren bila. Zorionekoa Eliza, munduan bakea txertatzen duena eta ez liskarra, adiskidetasuna eta ez jarkiera. «Jainkoaren alaba» izango da halakoa.
Zorionekoak, «zuzenaren alde jokatzeagatik per-tsekuzioa jasanik, zuzengabekeriari eta irainari otzan erantzuten dietenak. Gaizkia ongiaz garaitzen la-gunduko digute. Zorionekoa Jesusi jarraitzeagatik pertsekuzioa jasaten duen Eliza. Halakoarena da Jainkoaren erreinua.
Jose Antonio Pagola