Urteko 33. igandea B ABESTIAK (2018-11-18)

SARRERA

Goazen elkarturik, / piztuta fedea,
argitan zabalik / maitasun bidea.

Entzun dezagun apaltasunez,
entzun dezagun Jaunaren Hitza,
bere hitzetan gure egia,
gure indarra, gure bizia.- R/.

AINTZA

Aintza zeruan,
aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea,
eta bakea,
lurrean gizonari
eta bakea,
eta bakea,
lurrean gizonari.

SALMOA

Zu zaitut, Jauna, ondasuna.

Alai daukat bihotza, pozik barrena,
haragi honek ere bakean du atsedena.
Ez baituzu nire bizia Leizera egotziko,
ezta zure zintzoa ustelak hartzen utziko.- R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Egon beti erne, eta egin otoitz,
zutik egon ahal izan zaitezten
Gizonaren Semearen aurrean.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
Jauna, sinesten dut,
indartu zuk
nire sinesmena.

SANTU (Bened 112)

Santu, santu, santua,
diren guztien Jainko Jauna.
Hosanna, hosanna,
hosanna zeru goienetan!
Zeru-lurrak beterik dauzka zure distirak.
Hosanna, hosanna,
hosanna zeru goienetan!
Bedeinkatua, Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna, hosanna,
hosanna zeru goienetan!

JAUNARTZEA

Jauna, gure Jainkoa, bedeinkatua zu!
Zeru-lurren egile, / bedeinkatua zu!
Guztien salbatzaile,/ bedeinkatua zu!
“Gure jabe zara-ta / bedeinkatua zu! (2)

Jesus Jainko semea, / bedeinkatua zu!
guregatik hil zara, / bedeinkatua zu!
Aitak piztu zaitu-ta, / bedeinkatua zu!
“gure artean zaude, / bedeinkatua zu!” (2)

Espiritu Santua, / bedeinkatua zu!
bizian bizigarri, / bedeinkatua zu!
poz-emaile bikaina, / bedeinkatua zu!
“malkoetan pozgarri, / bedeinkatua zu! (2)

AZKENA

Zeru eta munduak
zurekin pozturik
Kanta-kantari daude
bihotzak suturik.

R/.- Agur, agur, agur Maria,
Agur, agur, guztiz garbia.

Maria, sortu zinen
errugabekoa
santutasun guztiaz
apaindutakoa. R/.