Urteko 33. igandea B ABESTIAK (2015-11-15)

SARRERA

Goazen elkarturik,
piztuta fedea,
argitan zabalik
maitasun bidea.

Entzun dezagun apaltasunez,
entzun dezagun Jaunaren Hitza,
bere hitzetan gure egia,
gure indarra, gure bizia.- R/.

AINTZA

Aintza zeruetan / Jainkoari,
bakea lurrean / gizonari.

1.-Hain handi eta eder zaitugulako / gora Zu,
bedeinkatua Zu, / eskerrak zuri.-R/

2.-Jainko Jauna, / zeruko Errege,
Jaungoiko Aita ahalguztiduna, / gorespen zuri.- R/

3.-Jesu Kristo, Jainko Jauna, / Aitaren Seme.
Zuk kentzen duzu / munduko bekatua, / erruki, Jauna.-R/.

4.- Zu bakarrik / Santua, / Jesu Kristo.
Espiritu Santuarekin, / Jainko Aitaren argitan.

SALMOA

Zu zaitut, Jauna, ondasuna.

Alai daukat bihotza, pozik barrena,
haragi honek ere bakean du atsedena.
Ez baituzu nire bizia Leizera egotziko,
ezta zure zintzoa ustelak hartzen utziko.

Zu zaitut, Jauna, ondasuna.

ALELUIA

Aleluia, aleluia.

Egon beti erne, eta egin otoitz,
zutik egon ahal izan zaitezten
Gizonaren Semearen aurrean.

Aleluia, aleluia.

SINESTEN DUT

Sinesten dut, Jauna,
sinesten dut,
indartu zuk
nire sinesmena.

SANTU(Bened 112)

Santu, santu, santua,
diren guztien Jainko Jauna.
Hosanna, hosanna,
hosanna zeru goienetan!
Zeru-lurrak beterik dauzka zure distirak.
Hosanna, hosanna,
hosanna zeru goienetan!
Bedeinkatua, Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna, hosanna,
hosanna zeru goienetan!

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Jauna, gure Jainkoa,
BEDEINKATUA ZU!
Zeru-lurren egile,
BEDEINKATUA ZU!
Guztien Salbatzaile,
BEDEINKATUA ZU!
“Gure jabe zara-ta
BEDEINKATUA ZU! (2)

Jesus Jainko Semea,
BEDEINKATUA ZU!
Guregatik hil zara,
BEDEINKATUA ZU!
Aitak piztu zaitu-ta,
BEDEINKATUA ZU!
“Gure artean zaude,
BEDEINKATUA ZU!” (2)

Espiritu Santua,
BEDEINKATUA ZU!
Bizian bizigarri,
BEDEINKATUA ZU!
Poz-emaile bikaina,
BEDEINKATUA ZU!
“Malkoetan pozgarri,
BEDEINKATUA ZU! (2)

AZKENA

1.-Agur Jainkoaren
Ama maite ederra,
zeruko atea,
itsasoko izarra (2)

2.-Gabrilen ahoz
«Ave» pozgarria;
geroztik zaitugu
zu «Eva» berria (2).

3.-Eva-ren izena
aldatua duzu,
eta Jaunarekin
baketu gaituzu (2).

4.-Bekatu-kateak
hautsi, arren, guri,
gaitzak kendu eta
grazia isuri (2).