Urteko 33. igandea A ABESTIAK 2020-11-15
SARRERA
Zeru-lurren egile zeran
Espiritu Santua:
zatoz eta bete bihotzak,
“piztu gugan maite-sua” (2).
Behartsuen Aita zaitugu,
lanpean atsedena.
Nahigabean gure barrengo
poza sortutzen duena” (2).
EDO
R/. Jesus, munduko argia, / Jesus, zinezko Egia, / Jesus, betiko bizia.
Gure bihotz barruan,
piztu zure argia;
gaitezen gu munduan
argi Jainkoz betia.
AINTZA
Aintza zeruan, aintza zeruan, / aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, eta bakea, / lurrean gizonari
eta bakea, eta bakea, / lurrean gizonari.
SALMOA
Bai dohatsu / gau ta+egun Jaunaren legea
hausnartzen duena.
Dohatsu, Jaunaren beldur dena, / haren bideetan dabilena!
Zure eskuen lana baituzu jango, / zoriontsu izango zara
eta ongi zaizu joango.-R/.
ALELUIA
Aleluia, aleluia, aleluia.
Zaudete nigan / eta ni zuengan, / dio Jaunak;
nigan dagoenak / fruitu asko ematen du.
SINESTEN DUT
Sinesten dut, / sinesten dut.
SANTU
Kanta dezagun aingeruekin / zeruko kanta ederrena,
Santua, Santu, Santua zara, / Jaungoiko Jaun eta onbera.
Zeru (e)ta lurrak goresten dute, / goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan, / Hosanna eta gorapena,
bedeinkatua orain eta beti / guregana datorrena.
JAUNARTZEA
Sinesten dut, Jauna, / sinesten dut!
Bihotz barrenean / gorderik zaitut;
nahigabean ere / hauxe esango dizut:
Sinesten dut, Jauna, / sinesten dut.
Itxaro dut, Jauna, / itxaro dut!
Zugan usten du(e)nik / uzten ez duzu.
Poz (e)ta atsekabean / dei egingo dizut:
Itxaro dut, Jauna, / itxaro dut.
Maite zaitut, Jauna, / maite zaitut!
Naizen oso-osoa / zuri damaizut;
zurekin zerura / bizitzea nahi dut:
Maite zaitut, Jauna, / maite zaitut.
AZKENA
Ama maite Maria, egiguzu lagun
zure bitartez Jesus ikusi dezagun,
zure bitartez Jesus ikusi dezagun.
Zu Jaunaren Ama ta / gure Ama ona,
entzun Elizarekin / eskatzen duguna:
eman zure fruitua, / gure Osasuna,
isur zure Semea, / Jaun errukiduna,
bera bakarrik data / salbatzaile Jauna.-R/.-