Urteko 31. Igandea B ABESTIAK 2018-11-04

SARRERA

Argiaren lehen xirrinta
Zuregandik sortu baita,
denak, Jauna, gaiten bil
eta Zure aintza daigun kanta.

Zuk emanik dugu bizia,
Zuk emanik eguzkia;
kantuz jaiki, mundu guztia,
Jauna baitan pozkaria.

AINTZA

Aintza ta aintza
zuri Jauna,
bai zeruetan,
bai lur honetan.

Goresten zaitugu Zu,
Zu bedeinkatzen,
gorespena beti zuri, Aita zerukoa.-R/

SALMOA

Zu zaitut, Jauna
neure indar.

Maite zaitut, Jauna, nire indar,
Jauna, nire harkaitz,
gaztelu eta salbatzaile.
Zugana biltzen naiz
harkaitz zaitudan Jainko
nire babes, salbamen-indar,
nire gordeleku.

Zu zaitut, Jauna
neure indar.

ALELUIA

Aleluia

Ni maite nauenak,
beteko du nire hitza
–dio Jaunak-;
nire Aitak maiteko du,
eta harengana
etorriko gara.

Aleluia

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna.
sinesten dut.

SANTU

“HOSANA, HOSANA,
ZERU GOIENETAN” (2).

BEDEINKATUA
JAUNAREN IZENEAN
DATORRENA.

“HOSANA, HOSANA,
ZERU GOIENETAN” (2).

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez utzi gu tentaldian erortzen
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Eskerrak bihotzetik,
Aita Jaungoikoa.

Zuk sortu (e)ta salbatu
gaituzu, bai, denok;
Zuganatu gaitzazu
Zureak garenok.

Eskerrak bihotzetik,
Aita Jaungoikoa.

Maitasun, bake, egi,
zuzentasun, irri,
gugan sortu dituzu.
Esker onak Zuri.

Eskerrak bihotzetik,
Aita Jaungoikoa.

Alaitasun, poz eta
osasunagatik,
senide ta lagunak
ditudalako nik.

Eskerrak bihotzetik,
Aita Jaungoikoa.

Hemen batasunean
gara gu elkartzen,
zeruko ezteietan
mahaikide gaitezen.

AZKENA

Agur, Jesusen Ama,
birjina maitea,
Agur, itsasoko izar
distiratzailea.
Agur, zeruko eguzki
pozkidaz betea,
agur, bekatarien
kaia eta estalpea (2).