Urteko 3. igandea C ABESTIAK 2016-01-24
SARRERA
Zein gozo ta eder den
anaiok elkartu,
eta denok batera
Jainkoa goratu.
AINTZA
Aintza aintza Aleluia (3)
abestu Jaunari.
Elkar maite izateak
garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan
baitijoa bizitza;
Jainko berak eman digun
maitasunaren hitza
betetzen gabiltza.
Aintza aintza Aleluia (3)
abestu Jaunari.
SALMOA
Zure hitzak, Jauna,
espiritu eta bizi dira.
Jaunaren legea bikain,
barrena birbizteko,
Jaunak hots egina sendo,
Ezikasiak eskolatzeko.
Jaunaren arauak zuzen,
bihotzaren asegarri,
Jaunaren aginduak garbi,
begien argi.-R/.
ALELUIA
Aleluia, aleluia, aleluia.
Behartsuei berri ona ematera
bidali nau Jaunak,
gatibuei askatasuna
hots egitera.
SINESTEN DUT
Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna,
sinesten dut.
SANTUA
Santu, santu, santua,
diren guztien Jainko Jauna.
Hosanna, hosanna,
hosanna zeru goienetan.
Zeru-lurrak beterik dauzka
zure distirak.
Hosanna, hosanna,
hosanna zeru goienetan.
Bedeinkatua
Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna, hosanna,
hosanna zeru goienetan.
GURE AITA
Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi Zure izena;
etor bedi Zure erreinua,
egin bedi Zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.
JAUNARTZEA
“Hor zaude Jesus, aldarean;
gorde nahi zaitut bihotzean” (2).
Zeruetako Jaun handia,
eginik gure janaria.
“O maitetasun” (3) ugaria
gizonarentzat gehiegia (2).
Hor zaude Jesus, aldarean;
“gorde nahi zaitut bihotzean” (2).
Ondasun denen iturria
hiltzeko gure egarria.
“O misterio” (3) pozgarria,
Zeru ta lurren miraria.
Hor zaude Jesus, aldarean;
“gorde nahi zaitut bihotzean” (2).
Hondo gabeko itsasoa,
zerutik jaitsi zaren sua.
“O maitetasun” (3) hain osoa
arimarentzat txit gozoa (2).-R/.
AZKENA
Ama maite Maria,
egiguzu lagun
zure bitartez Jesus
ikusi dezagun,
zure bitartez Jesus
ikusi dezagun.
Zu Jaunaren Ama ta
gure Ama ona,
entzun Elizarekin
eskatzen duguna:
eman zure fruitua,
gure Osasuna,
isur zure Semea,
Jaun errukiduna,
bera bakarrik data
salbatzaile Jauna.-R/.-