Urteko 3. igandea B ABESTIAK 2015-01-25

SARRERA

Apostoluak mendi gainean
Jesusek bildu zituen.
Han azken hitzak esan ondoren,
Aitarengana igo zen.

Kristo sortu da zeruetan.
Gauden kantuz bat
poz handitan, Kristo baitan.
Aitarengana zaigu joan,
dagoen argira bildu gaitzan.

AINTZA

(Apaizak:) Aintza zeruetan Jaungoikoari.

(Guztiek): Aintza, Zuri, Jauna,
eta eskerrak Zuri.

Eta bakea lurrean
Haren gogoko gizonei,
hain handi eta eder zaitugulako
gora Zu, bedeinkatua, Zu,
gorespen Zuri, ahuspez, agur,
eskerrak zuri.
Aintza, Zuri, Jauna,
eta eskerrak Zuri.

Eta bakea lurrean
Haren gogoko gizonei,
hain handi eta eder zaitugulako
gora Zu, bedeinkatua, Zu,
gorespen Zuri, ahuspez, agur,
eskerrak zuri.
Aintza, Zuri, Jauna,
eta eskerrak Zuri.

Zuk kentzen duzu munduko
bekatua, erruki, Jauna,
Zuk kentzen duzu munduko
bekatua, entzun gure deia,
Aitaren eskuin aldean
jarririk zaude Zu, Erruki Jauna.
Aintza, Zuri, Jauna,
eta eskerrak Zuri.

Zu bakarrik Santua,
Zu bakarrik Jauna,
Zu bakarrik goi-goikoa
Jesukristo,
Espiritu Santuarekin
Jainko Aitaren argitan. Amen.
Aintza, Zuri, Jauna,
eta eskerrak Zuri.

SALMOA (Mintzo eta Kantu B 2015, 3/17)

Zu zaitut, Jauna, nire argi,
zure bideak erakutsi.

Erakutsi niri, Jauna, zeure bideak,
adierazi zeure bidexkak.
Eraman nazazu zeure egi bidetik, eta argitu,
zu baitzara nire Jainko salbatzaile.
Zu zaitut egun osoan neure itxarobide.- R/.

On eta zuzen da Jauna;
horregatik erakusten die hobendunei bidea.
Apalak zuzenbidez daramatza,
erakusten die bere bidea apalei.- R/.

ALELUIA (Mintzo eta Kantu B 2015, 3/18)

Aleluia, aleluia, aleluia.

Hurbil da Jainkoaren erreinua;
sinetsi berri ona.-R/.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna,
sinesten dut.

SANTU Santu santu santua diren… Hosanna (3) (Bened 112)

Santu, santu santua,
diren guztien Jainko Jauna.
Hosanna, hosanna,
hosanna zeru goienetan!
Zeru-lurrak beterik dauzka zure distirak.
Hosanna, hosanna,
hosanna zeru goienetan!
Bedeinkatua, Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna, hosanna,
hosanna zeru goienetan!

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Zu itsas ertzera zatoz,
jakintsu ta dirudunak utzirik,
niri deitzera bakar-bakarrik.
Jauna, begiratu didazu,
nire izena pozikan esan duzu,
hondarretan utzi dut nik txalupa
itsaso berri baten bila.

Zuk zer dudan badakizu,
nire txalupan
ez dago altxorrik, s
are ta lana bakar-bakarrik.

Jauna, begiratu didazu,
nire izena pozikan esan duzu,
hondarretan utzi dut nik txalupa
itsaso berri baten bila.

Zuk dakizu ez naizela,
ez aberats, ez ere jakintsu,
baina naizena zurea nauzu.
Jauna, begiratu didazu,
nire izena pozikan esan duzu,
hondarretan utzi dut nik txalupa
itsaso berri baten bila.

AZKENA

Zeru eta munduak
zurekin pozturik,
kanta-kantari daude
bihotzak suturik.
Agur, agur, agur Maria,
agur, agur, guztiz garbia.