Urteko 3. igandea A ABESTIAK 2020-01-26

SARRERA

R/.- Jesus, munduko argia, / Jesus, zinezko Egia,
Jesus, betiko bizia.

Jesus, Jainko gizona! / Zuri, gure bizia;
hartu, gure Jaun ona, / gu geraden guztia. -R/.

Gure bihotz barruan,
piztu zure argia;
gaitezen gu munduan
argi Jainkoz betia. . -R/.

AINTZA

“Aintza zeruan” (3), / Jaunari,
“eta bakea, eta bakea, / lurrean gizonari” (2).

SALMOA

R/.-Jauna dut argi, / eta salbamen.

Jauna dut argi eta salbamen, / nork ni beldurtu?
Jauna biziaren babes, / nork ni izutu?-R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Jesusek Erreinuko / Berri ona hots egiten zuen,
eta gaitz guztiak / sendatzen zituen herria.

SINESTEN DUT

Sinesten dut, / Jauna, sinesten dut
handitu zuk / nire sinesmena.

SANTU Santu santu santua (bis) diren guztien (Bened 116)

Santu, santu, santua. / Santu, santu, santua,
diren guztien Jainko Jauna. / Santu, santu, santua.
Zeru-lurrak beterik dauzka zure distirak.
Hosanna zeru goienetan! / Hosanna zeru-goienetan!
Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna zeru goienetan! / Hosanna zeru goienetan!

JAUNARTZEA

Zu, itsas ertzera zatoz,
agindu (e)ta dirudunak utzirik,
niri deitzera bakar-bakarrik.

Jauna, begiratu didazu,
Nire izena pozikan esan duzu,
hondarretan utzi dut nik txalupa,
itsaso berri baten bila.

Zuk zer dudan badakizu,
nire txalupan ez dago altxorrarik
sare (e)ta lana bakar-bakarrik.

Jauna, begiratu didazu,
Nire izena pozikan esan duzu,
hondarretan utzi dut nik txalupa,
itsaso berri baten bila.

Zuk dakizu ez naizela,
ez aberats, ez ere jakintsu,
baina naizena zurea nauzu.

Jauna, begiratu didazu,
Nire izena pozikan esan duzu,
hondarretan utzi dut nik txalupa,
itsaso berri baten bila.

AZKENA

Agur, Jesusen Ama, / Birjina maitea;
Agur itsasoko izar / Distiratzailea.
Agur zeruko eguzki / Pozkidaz betea;
Agur bekatarien / Kaia ta estalpea. (bis