Urteko 29. igandea ABESTIAK 2019-10-20
SARRERA Argiaren seme eta egunaren (Gora Jainkoa-2 54) (Bened 467)
Argiaren jende eta / egunaren oinordeko, (seme)
abia gaitezen denok / Jaunarengana goizean,
uxatu ditu goiz-albak / gure baitako ilunak,
eta pozaldi betea / sortu digu bihotzean.
Aintzaren Aita Jainkoak / argi ditzala goiz-argiz
gure begion itzalak, / ikusaraziz bidea;
azken orduan dezagun, / Seme Nagusia baitan,
eskuratu guretzako / utzi zuen ondarea.
AINTZA
Aintza aintza Aleluia (3) / abestu Jaunari.
Elkar maite izateak / garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan / baitijoa bizitza;
Jainko berak eman digun / maitasunaren hitza
betetzen gabiltza.- R/.
SALMOA
Zeru ta lurren / egilea,
dugu lagun ta / zaintzailea.
Begiok mendietara / jasotzen nik:
laguntza niri nondik?
Jaunagandik nire laguntza, / hark egin baititu zeru-lurrak.- R/.
ALELUIA
Aleluia, aleluia, aleluia.
Bizia da Jainkoaren hitza / eta eraginkorra,
bihotzaren erabaki / eta asmoak / epaitzeko gai dena.-R/
SINESTEN DUT
Sinesten dut, / Jauna, sinesten dut,
indartu zuk / nire sinesmena.
SANTU (Bened 43. or.)
Santu, santua, santua, / diren guztien Jainko Jauna
zeru-lurrak beterik dauzka / zure distirak.
Hosanna zeru goienetan! / Bedeinkatua
Jaunaren izenean datorrena. / Hosanna zeru goienetan!
JAUNARTZEA
Aita Jaungoikoak deitzen gaitu.
Bera da gaixoen janari.
Beragan dugu bai guk aurkitzen
osasun ta bake ugari.
Denok gaur jaten baldin badugu
ogi bat mahai santu batean,
ezin izan gorroto haserrik
gaurtik behin ere gure+artean.
Jauna begira beti daukagu,
eskuak zabaldurikan.
Beraren bidetik joan behar dugu
ta+eseri beraren mahaiean.
AZKENA
Agur, Jesusen Ama, / Birjina maitea;
agur, itsasoko izar / distiratzailea.
Agur zeruko eguzki / pozkidaz betea;
Agur bekatarien / kaia ta estalpea. (bis)
Baina zugandik alde
bihotzak ezin du;
zuregana dijoa
zugan bizi nahi du.
Birjin berdin-gabea
onetsi nazazu
Agur Ama nerea,
agur, agur, agur (bis).