Urteko 29. igandea ABESTIAK 2016-10-16

SARRERA Argiaren seme eta egunaren (Gora Jainkoa-2 54) (Bened 467)

Argiaren jende eta / egunaren oinordeko, (seme)
abia gaitezen denok / Jaunarengana goizean,
uxatu ditu goiz-albak / gure baitako ilunak,
eta pozaldi betea / sortu digu bihotzean.

Aintzaren Aita Jainkoak / argi ditzala goiz-argiz
gure begion itzalak, / ikusaraziz bidea;
azken orduan dezagun, / Seme Nagusia baitan,
eskuratu guretzako / utzi zuen ondarea.

AINTZA

Aintza aintza Aleluia (3)
abestu Jaunari.

Elkar maite izateak
garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan
baitijoa bizitza;
Jainko berak eman digun
maitasunaren hitza
betetzen gabiltza.- R/.

SALMOA

Zeru ta lurren
egilea,
dugu lagun ta
zaintzailea.

Begiok mendietara
jasotzen nik:
laguntza niri nondik?
Jaunagandik nire laguntza,
hark egin baititu zeru-lurrak.

Zeru ta lurren
egilea,
dugu lagun ta
zaintzailea.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Bizia da Jainkoaren hitza
eta eraginkorra,
bihotzaren erabaki
eta asmoak
epaitzeko gai dena.

Aleluia, aleluia, aleluia.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
Jauna, sinesten dut,
indartu zuk
nire sinesmena.

SANTU (Bened 43. or.)

Santu, santua, santua,
diren guztien Jainko Jauna
zeru-lurrak beterik dauzka
zure distirak.
Hosanna zeru goienetan!
Bedeinkatua
Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna zeru goienetan!

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Aita Jaungoikoak deitzen gaitu.
Bera da gaixoen janari.
Beragan dugu bai guk aurkitzen
osasun ta bake ugari.

Denok gaur jaten baldin badugu
ogi bat mahai santu batean,
ezin izan gorroto haserrik
gaurtik behin ere gure+artean.

Jauna begira beti daukagu,
eskuak zabaldurikan.
Beraren bidetik joan behar dugu
ta+eseri beraren mahaiean.

AZKENA

Agur, Jesusen Ama,
Birjina maitea;
agur, itsasoko izar
distiratzailea.
Agur zeruko eguzki
pozkidaz betea;
Agur bekatarien
kaia ta estalpea. (bis)

Baina zugandik alde
bihotzak ezin du;
zuregana dijoa
zugan bizi nahi du.
Birjin berdin-gabea
onetsi nazazu
Agur Ama nerea,
agur, agur, agur (bis).