Urteko 27. Igandea B ABESTIAK 2021-10-03

SARRERA

R/.-Dohatsu bihotz garbiak, ikusiko baitute Jainkoa.

Dohatsu bihotz-barnez pobreak, haiena baita zeruetako erreinua.
Dohatsu otzan eta eztiak, agindutako lurraz baitira jabetuko.-R/.

Dohatsu negarretan direnak, gozotasuna izango dute Jaunagandik.
Dohatsu zuzen gose direnak, ho(r)ien goseak bere asea izango du.-R/.

AINTZA

Aintza zeruetan Jainkoari, / bakea lurrean gizonari.

Hain handi eta eder zaitugulako
gora Zu, bedeinkatua Zu, eskerrak zuri.-R/.

Jainko Jauna, zeruko Errege,
Jaungoiko Aita ahalguztiduna, gorespen zuri.-R/.

Jesu Kristo, Jainko Jauna, Aitaren Seme.
Zuk kentzen duzu munduko bekatua,
erruki, Jauna.-R/.

Zu bakarrik Santua, Jesu Kristo.
Espiritu Santuarekin, Jainko Aitaren argitan.-R/.

SALMOA

R/.- Agertu zure / bihotz ona.
eman zuk, Jauna, / Osasuna.

Dohatsu, Jaunaren beldur dena,
haren bideetan dabilena!
Zure eskuen lana baituzu jango,
zoriontsu izango zara eta ongi zaizu joango.-R/-

ALELUIA

R/.-Aleluia, aleluia, aleluia.

Elkar maite badugu, Jaungoikoa gurekin dago
eta haren maitasuna bere betera iritsi da gure artean.-R/.

SINESTEN DUT

Sinesten dut, / sinesten dut, Jauna, / sinesten dut.

SANTU

Hosanna, hosanna, zeru goienetan. BIS
Santu, santu, santua,
diren guztien Jainko Jauna.
Zeru-lurrak beterik dauzka zure distirak.
Hosanna, hosanna, zeru goienetan. BIS
Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna, hosanna, zeru goienetan.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena, / santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua, / egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur / egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak, / geuk ere geure zordunei
barkatzen diegunez gero,
ez gaitzazu utzi tentaldian erortzen
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Jauna, gure Jainkoa, BEDEINKATUA ZU!
Zeru-lurren egile, BEDEINKATUA ZU!
Guztien Salbatzaile, BEDEINKATUA ZU!
“Gure jabe zara-ta BEDEINKATUA ZU! (2)

Jesus Jainko Semea, BEDEINKATUA ZU!
Guregatik hil zara, BEDEINKATUA ZU!
Aitak piztu zaitu-ta, BEDEINKATUA ZU!
“Gure artean zaude, BEDEINKATUA ZU!” (2)

Espiritu Santua, BEDEINKATUA ZU!
Bizian bizigarri, BEDEINKATUA ZU!
Poz-emaile bikaina, BEDEINKATUA ZU!
“Malkoetan pozgarri, BEDEINKATUA ZU! (2)

AZKENA

Eskerrik asko, Jauna, / bihotz bihotzetik,
eskerrik asko, Jauna, / orain eta beti.