Urteko 27. igandea B ABESTIAK 2015-10-04
SARRERA
R/.- Dohatsu bihotz garbiak,
ikusiko baitute Jainkoa.
• Dohatsu bihotz-barnez pobreak,
haiena baita zeruetako erreinua.
• Dohatsu otzan eta eztiak,
agindutako lurraz baitira jabetuko.
R/.- Dohatsu bihotz garbiak,
ikusiko baitute Jainkoa.
• Dohatsu negarretan direnak,
gozotasuna izango dute Jaunagandik
• Dohatsu zuzen gose direnak,
ho(r)ien goseak bere asea izango du.- R/.
AINTZA AINTZA ZERUETAN JAINKOARI (Gora Jainkoa-7,14)
R/.-Aintza zeruetan Jainkoari,
bakea lurrean gizonari.
1.-Hain handi eta eder zaitugulako
gora Zu, bedeinkatua Zu,
eskerrak zuri.- R/.
2.-Jainko Jauna, zeruko Errege,
Jaungoiko Aita ahalguztiduna,
gorespen zuri.- R/.
3.-Jesu Kristo, Jainko Jauna,
Aitaren Seme.
Zuk kentzen duzu munduko bekatua,
erruki, Jauna.- R/..
4.- Zu bakarrik Santua, Jesu Kristo.
Espiritu Santuarekin,
Jainko Aitaren argitan. R/.
SALMOA
Agertu zure
bihotz ona.
Eman zuk, Jauna,
osasuna.
Dohatsu,
Jaunaren beldur dena,
haren bideetan dabilena!
Zure eskuen lana
baituzu jango,
zoriontsu izango zara
eta ongi zaizu Joango.
Agertu zure
bihotz ona.
Eman zuk, Jauna,
osasuna.
ALELUIA
Aleluia, aleluia, aleluia.
Elkar maite badugu,
Jaungoikoa gurekin dago
eta haren maitasuna
bere betera iritsi da gure artean.
Aleluia, aleluia, aleluia.
SINESTEN DUT
Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna,
sinesten dut.
SANTU Hosanna, hosanna (santu, santu, santua) (Bened 127)
Hosanna, hosanna, zeru goienetan.
Hosanna, hosanna, zeru goienetan.
Santu, santu, santua,
diren guztien Jainko Jauna.
Zeru-lurrak beterik dauzka
zure distirak.
Hosanna, hosanna, zeru goienetan.
Hosanna, hosanna, zeru goienetan.
Bedeinkatua
Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna, hosanna, zeru goienetan.
GURE AITA
Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.
JAUNARTZEA
Jauna, gure Jainkoa,
bedeinkatua zu!
Zeru-lurren egile,
bedeinkatua zu!
Guztien salbatzaile,
bedeinkatua zu!
“Gure jabe zara-ta
bedeinkatua zu! (2)
Jesus Jainko Semea,
bedeinkatua zu!
Guregatik hil zara,
bedeinkatua zu!
Aitak piztu zaitu-ta,
bedeinkatua zu!
“Gure artean zaude,
bedeinkatua zu!” (2)
Espiritu Santua, bedeinkatua zu!
Bizian bizigarri,
bedeinkatua zu!
Poz-emaile bikaina,
bedeinkatua zu!
“Malkoetan pozgarri,
bedeinkatua zu! (2)
BUKAERA
Eskerrik asko, Jauna,
bihotz-bihotzetik,
eskerrik asko, Jauna,
orain eta beti.