Urteko 27. ig A ABESTIAK 2020-10-04

SARRERA

Igandean du sortarazia
Jaun zerukoak argia.
Igandean du maitez egina
munduko lehen eguna.

“Denek batean eskerrak eman
zeruan eta lurrean” (2).

Igandean du Kristok hasia
piztu beharren Bizia.
Zu-e-i bake! Zuekin nago,
munduak mundu dirauino.-R/.

AINTZA

Aintza, aintza, aleluia (3) / abestu Jaunari.

Elkar maite izateak / garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan / baitijoa bizitza;
Jainko berak eman digun / maitasunaren hitza / betetzen gabiltza.- R/.

SALMOA

R/.-Jauna, zure onginahia / erakuts iezaguzu,
zure salbamena / emaguzu.

Egiptotik mahatsondo bat atera zenuen,
atzerriak iraitzirik landatu zenuen.
Zabalduko ditu adarrak itsasoraino,
eta muskilak Ibairaino.- R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Nik aukeratu zaituztet mundutik,
joan zaitezten eta fruitu eman dezazuen,
eta zuen fruituak iraun dezan, dio Jaunak.

SINESTEN DUT

Sinesten dut, / sinesten dut, Jauna, / sinesten dut.

SANTU (Bened 116)

Santu, santua, santua (bis),
diren guztien Jainko Jauna.
Santu, santua, santua!
Zeru-lurrak beterik dauzka / zure distirak.
Hosanna zeru goienetan! (bis)
Bedeinkatua / Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna zeru goienetan! (bis)

JAUNARTZEA

Sinesteko mirari / hain harrigarria,
ogiaren irudiz / Jesus estalia,
Jesus bera gurtzen dut / aldare gainean
Jesus bera gurtzen dut / egiz jaunartzean.

Nire begiek Jesus/ han ez dute+ikusten,
orobat zentzumenek / ez dute naba(r)itzen.
Baina zalantz(a) gabe dut / han dela sinesten,
sinesmenaren argiz / hau dut ezagutzen.

AZKENA

Agur, Jesusen Ama, / birjina maitea.
Agur, itsasoko izar / distiratzailea.
Agur, zeruko eguzki
pozkidaz betea.
Agur, bekatarien
kaia eta estalpea (2).

Baina zugandik alde
bihotzak ezin du,
Zuregana dijoa,
Zugan bizi nahi du.
Birjin berdingabea,
onetsi nazazu,
agur, Ama nirea,
agur, agur, agur.