Urteko 26. igandea C ABESTIAK 2019-09-29

SARRERA

Jesus, munduko argia,

Jesus, zinezko Egia,

Jesus, betiko bizia.

Jesus, Jainko gizona!

Zuri, gure bizia;

hartu, gure Jaun ona,

gu geraden guztia.-R/.

AINTZA

Aintza zeruan,

aintza zeruan,

aintza zeruan Jaunari,

eta bakea, eta bakea,

lurrean gizonari

eta bakea, eta bakea,

lurrean gizonari.

SALMOA

Pozaren pozez / gainezka daukat / nik gogoa,

Salbatzaile dut / Jaungoikoa.

Atxilotuak Jaunak askatzen ditu,

itsuen begiak Jaunak argitzen ditu.

Konkor daudenak Jaunak ditu zutiarazten,

zintzoak Jaunak ditu maitatzen..-R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Jesu Kristo, aberats izanik,

behartsu egin zen,

haren behartsu izatetik

zuek aberastu zaitezten.

Aleluia, aleluia, aleluia.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,

Jauna, sinesten dut,

indartu zuk

nire sinesmena.

SANTU (Bened 116)

Santu, santu, santua (bis)

diren guztien Jainko Jauna.

Santu, santu, santua!

Zeru-lurrak beterik dauzka

zure distirak.

Hosanna zeru goienetan! (bis)

Bedeinkatua

Jaunaren izenean datorrena.

Hosanna zeru goienetan! (bis)

JAUNARTZEA

Bai, eskerrak eman zeru-lurretan.

Eskerrak eman Jainkoari,

guztietan digu ta on egin guri.

Eskerrak eman, zeru-lurretan,

eskerrak Jainkoari

menderen mendetan.

AZKENA

Mikel Mikel Mikel gurea (Vicente Aramburu [1947] doinua 159. zenb.)

Goazen, euskaldunok, / Aralarrera

Mikel Aingerua / bisitatzera

MIKEL, MIKEL, / MIKEL GUREA,

GORDE, GORDE / EUSKAL HERRIA

Urtero zatoz zu

gure artera

Kristoren fedean

gu sendotzera.-R/