Urteko 26. igandea C ABESTIAK 2016-09-25

SARRERA

Jesus, munduko argia,
Jesus, zinezko Egia,
Jesus, betiko bizia.

Jesus, Jainko gizona!
Zuri, gure bizia;
hartu, gure Jaun ona,
gu geraden guztia.-R/.

AINTZA

Aintza zeruan,
aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari.

SALMOA

Pozaren pozez
gainezka daukat
nik gogoa,
Salbatzaile dut
Jaungoikoa.

Leiala da betiren beti,
ematen die eskubidea
zapalduei,
ogia gose direnei.-R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Jesu Kristo, aberats izanik,
behartsu egin zen,
haren behartsu izatetik
zuek aberastu zaitezten.

Aleluia, aleluia, aleluia.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
Jauna, sinesten dut,
indartu zuk
nire sinesmena.

SANTU (Bened 43)

Santu, santu, santua (bis)
diren guztien Jainko Jauna.
Santu, santu, santua!
Zeru-lurrak beterik dauzka
zure distirak.
Hosanna zeru goienetan! (bis)
Bedeinkatua
Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna zeru goienetan! (bis)

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Bai, eskerrak eman zeru-lurretan.
Eskerrak eman Jainkoari,
guztietan digu ta on egin guri.
Eskerrak eman, zeru-lurretan,
eskerrak Jainkoari
menderen mendetan.

AZKENA

Mikel Mikel Mikel gurea (Vicente Aramburu [1947] doinua 159. zenb.)

+Goazen, euskaldunok,
Aralarrera
Mikel Aingerua
bisitatzera

MIKEL, MIKEL,
MIKEL GUREA,
GORDE, GORDE
EUSKAL HERRIA

Aralartik zatoz,
herririk herri,
sinesmenez zahar
arimaz berri.-R/

+Urtero zatoz zu
gure artera
Kristoren fedean
gu sendotzera.-R/

Euskalen lurrean
ginen gu jaio,
gure sinesmena
bizirik dago.-R/.

Ongi etorria
gaur denok zuri
zu zaitugulako
gure zaindari.

Euskaldun guztien
zaindari zara
horregatik gatoz
zu agurtzera.

Gurekin zaude hemen,
Aingeru Deuna
bizkor guregan
itxaropena

Denok pozik gaude,
zaindari umil,
aiton-amonak
eta neska mutil

Gure ama lurra
bedeinkatzera
zatozkigu lagun
gure elizara

Biziaren zainak
sendo itzazu,
fede argiz inor
ez dadin antzu.

Gogoz elkarturik
hainbeste jende
ez gaitezen eror
etsaien mende

Bizia dakarzu
jaunak emana,
horregatik gatoz
gu zuregana.

“Jainko aina nor da?
eginez galde,
sasi-jauntxoei esan
zenien: “Alde!”

Zinezko kristauak
bedeinkatzera
urtero etorri
zaitez honera.

Herriko gaixoei
eman osasun.
horixe eskatzen
dizugu egun.

Jaunaren aingeru
leial ta zintzo,
bidez-bide eraman
gu zeruraino.

Nor Jainko aina
zeru-lurretan?
berari gorapen
gizaldietan!