Urteko 26. Igandea B ABESTIAK 2015-09-27

SARRERA GORA ZAITZALA LUR GUZTIAK (Bened 407)

R/. Gora zaitzala lur guztiak, Jauna;
kanta, aupa dezala
zure izena, Jauna.

1.Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari /
egin eresi haren izen ederrari,
eman gorespen eder berari. R/.

2.-Zatozte eta entzun /
Jainko beldur zaretenak
esango dizkizuet nire alde hark eginak. R/.

AINTZA

Aintza zeruan,
aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea,
eta bakea,
lurrean gizonari
eta bakea,
eta bakea,
lurrean gizonari.

SALMOA Mintzo eta Kantu Urteko 2015 10/24

Zure hitzak, Jauna,
Espiritu eta bizi dira.

Jaunaren legea bikain,
barrena birbizteko,
Jaunak hots egina sendo,
Ezikasiak eskolatzeko.
Jaunaren arauak zuzen,
bihotzaren asegarri,
Jaunaren aginduak garbi
begien argi.

Zure hitzak, Jauna,
Espiritu eta bizi dira.

ALELUIA

Aleluia, aleluia.

Zure hitza, Jauna, egia da;
santu egin gaitzazu egian

Aleluia, aleluia.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
Sinesten dut.

SANTU (Bened 116. or.)

Santu, santu, santua,
santu, santu, santua.
Diren guztien Jainko Jauna.
Santu, santu, santua.
Zeru-lurrak beterik dauzka
zure distirak.
Hosanna zeru goienetan (bis).
Bedeinkatua, Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna zeru goienetan (bis).

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Kristorekin guk fede bera,
Bataio bera, bera Jainkoa,
jaunen Jauna, guztien Aita.

Gorputz batean zati asko,
bihotzez bat, Espiritua
bat eman digu Jainkoak.
Hargatik, gora diogu…

Kristorekin guk fede bera,
Bataio bera, bera Jainkoa
jaunen Jauna, guztien Aita.

Erakusten du
hau dela gure bidea.
Egin dezagun
batasun eta bakea
Hargatik, gora diogu…

AZKENA

Mikel Mikel Mikel gurea

MIKEL, MIKEL,
MIKEL GUREA,
GORDE, GORDE
EUSKAL HERRIA

Goazen, euskaldunak,
Aralarrera
Mikel Aingerua
bisitatzera

Aralartik zatoz,
herririk herri,
sinesmenez zahar
arimaz berri.

Urtero zatozu
gure artera
Kristoren fedean
gu sendotzera.

Euskalen lurrean
ginen gu jaio,
gure sinesmena
bizirik dago.

Ongi etorria
gaur denok zuri
zu zaitugulako
gure zaindari.

Euskaldun guztien
zaindari zara
orregatik gatoz
zu agurtzera.

Gurekin zaude hemen,
Aingeru Deuna
bizkor guregan
itxaropena

Denok pozik gaude,
zaindari umil,
aitona+amonak
eta neska-mutil

Gure ama lurra
bedeinkatzera
zatozkigu lagun
gure elizara

Biziaren zainak
sendo itzazu,
fede argiz inor
ez dadin antzu.

Gogoz elkarturik
hainbeste jende
ez gaitezen eror
etsaien mende

Bizia dakarzu
Jaunak emana,
horregatik gatoz
gu zuregana.

“Jainko aina nor da?
eginez galde,
sasi-jauntxoei esan
zenien: “Alde!”

Zinezko kristauak
bedeinkatzera
urtero etorri
zaitez honera.

Herriko gaixoei
eman osasun.
horixe eskatzen
dizugu egun.

Jaunaren aingeru
leial ta zintzo,