Urteko 26. igandea A ABESTIAK 2020-09-27

SARRERA

Zu zara Jainko /salbatzailea,
argi dagigun argia;
gure oinarri / zaren harkaitza
aterpe babesgarria.

R/. Eskerrak zuri, Jauna, eskerrak zuri.

Gorets beza lur / osoak Jauna,
kanta harek egin lana.
Bai harrigarri / dela herrian
salbatzaile dugun Jauna. R/.

AINTZA

Aintza zeruan, / aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, / eta bakea,
lurrean gizonari
eta bakea, / eta bakea,
lurrean gizonari.

SALMOA

Ez egon, Jauna, nigandik urrun;
zeurea nauzu, zatozkit lagun.

Erakuts niri, Jauna, zeure bideak,
adierazi zeure bidexkak.
Eraman nazazu zeure egi bidetik, eta argitu,
zu baitzara nire Jainko salbatzaile,
zu zaitut egun osoan neure itxarobide.-R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Nire ardiek aditzen dute
nire mintzoa, dio Jaunak;
nik ezagutzen ditut,
eta haiek ondoren datozkit.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
Jauna, sinesten dut,
indartu zuk nire sinesmena.

SANTU (Bened 43. or.) (

Santu, santu, santua, / diren guztien Jainko Jauna
zeru-lurrak beterik dauzka / zure distirak.
Hosanna zeru goienetan!
Bedeinkatua / Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna zeru goienetan!

JAUNARTZEA

Sinesten dut, Jauna, sinesten dut!
Bihotz barrenean gorderik zaitut;
nahigabean ere hauxe+esango dizut:
Sinesten dut, Jauna, sinesten dut!

Itxaro dut, Jauna, itxaro dut!
Zugan uste du(e)nik uzten ez duzu.
Poz ta+atsekabean dei egingo dizut:
Itxaro dut, Jauna, itxaro dut!

Maite zaitut, Jauna, maite zaitut!
Naizen oso-osoa zuri damaizut.
Zurekin zerura bizitzera nahi dut:
Maite zaitut, Jauna, maite zaitut!

AZKENA

R/.- Ama maite Maria, / egiguzu lagun
zure bitartez Jesus / ikusi dezagun,
zure bitartez Jesus / ikusi dezagun.

Zu Jaunaren Ama ta / gure Ama ona, / entzun Elizarekin
eskatzen duguna: / eman zure fruitua, / gure Osasuna,
isur zure Semea, / Jaun errukiduna,
bera bakarrik data / salbatzaile Jauna.R/