Urteko 25. igandea C ABESTIAK 2016-09-22

SARRERA

Eskerrak, Jauna, / damazkizugu
guregana / zarelako,
bai eta ere / zeure biziaz
bizitu gai / tuzulako.
Eman zaguzu / goiko indarra
gu zurekin / bat egoteko,
senideak di / tugun pertsonak
maite ahal i / zateko,
Zuk erakutsi / dizkiguzunak
gizartean / betetzeko.

AINTZA

Aintza zeruan, / aintza zeruan, / aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, eta bakea, / lurrean gizonari
eta bakea, eta bakea, / lurrean gizonari.

SALMOA

Pozaren pozez
gainezka daukat nik gogoa,
Salbatzaile dut
Jaungoikoa.-R/.

Jasotzen du dohakabea hautsetik,
ateratzen behartsua simaurretik;
eseraraz dezan nagusiekin,
bere herriaren nagusiekin.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Jesu Kristo, aberats izanik,
behartsu egin zen,
haren behartsu izatetik
zuek aberats izan zaitezten.-R/.

SINESTEN DUT

Sinesten dut, / sinesten dut, Jauna, / sinesten dut.

SANTU

Hosanna, hosanna, / zeru goienetan. (bis)

Santu, santu, santua,
diren guztien / Jainko Jauna.
Zeru-lurrak / beterik dauzka / zure distirak.
Hosanna, hosanna, / zeru goienetan. (bis)

Bedeinkatua / Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna, hosanna, / zeru goienetan. (bis)

JAUNARTZEA

Jauna gure Jainkoa, // bedeinkatua zu!
Zeru-lurren egile, // bedeinkatua zu!
Guztien salbatzaile, // bedeinkatua zu!
Gure jabe zara ta, // bedeinkatua zu! (2)

Jesus, Jainko Semea, // bedeinkatua zu!
Guregatik hil zara, // bedeinkatua zu!
Aitak piztu zaitu ta, // bedeinkatua zu!
Gure artean zaude, // bedeinkatua zu!(2)

Espiritu Santua, // bedeinkatua zu!
Bizian bizigarri, // bedeinkatua zu!
Poz-emaile bikaina, // bedeinkatua zu!
Malkoetan pozgarri, // bedeinkatua zu! (2)

AZKENA

Agur, erregin goien goiena,
poz bikainena guretzako.
Zu zera beti, ama maitea,
zuzen bidea zerurako.

Evaren ume erbestekoak
nahigabetuak gatoz, ama,
samintasunez eta negarrez
pozkida bila zuregana.

Agur, erregin goien goiena,
poz bikainena guretzako.
Zu zera beti, ama maitea,
zuzen bidea zerurako.