Urteko 24. igandea B ABESTIAK (2018-09-16)

SARRERA BAT DENON JAUNA BAT SINESMENA Bened 423
(honen antzekoa da “Kristorekin guk fede bera” in GORA JAINKOA-2,93; Bened 723)

R/. Bat denon Jauna, / bat sinesmena,
bataio bakar bat, / ta bat Jainko ta Aita.

1.-Bakearen lokarriz Espiritu bat bizi behar dugunok,
abestuz aitortzen dugu: R/.
2.-Espiritu batean gorputz bat garen guztiok,
abestuz aitortzen dugu: R/.
3.-Kristorengan itxaropen bakar bat bizi behar dugunok,
abestuz aitortzen dugu: R/.

AINTZA GLORIA GLORIA IN EXCELSIS DEO (Gora Jainkoa-7,20)

R/.-Gloria! Gloria! in excelsis Deo! / Gloria! Gloria! in excelsis Deo!

1.-Eta bakea lurrean / haren gogoko gizonei. /
Hain handi eta eder zaitugulako, / gora zu, / bedeinkatua zu. /
Gorespen zuri, / ahuspez agur, / eskerrak zuri. /
Jainko Jauna, zeruko Errege / Jaungoiko Aita / guztialduna. R/.

2.-Jauna, Seme bakar, Jesu Kristo, /Jainko Jauna, Jainkoaren bildots, /
Aitaren seme / zuk kentzen duzu / munduko bekatua, /
erruki, Jauna. / Zuk kentzen duzu / munduko bekatua, /
entzun gure deia. / Aitaren eskuinaldean / jarririk zaude Zu, /
erruki, Jauna. R/.

3.-Zu bakarrik, [-1] Santua. / Zu bakarrik [-1] Jauna.
Zu bakarrik Goi-goikoa, / Jesu Kristo, /
Espiritu Santuarekin, / Jainko Aitaren argitan. Amen. R/.

SALMOA

Ibiliko naiz / zure aurrean, / bizi direnen / lur zabalean.

Maite dut Jauna baitu entzuna / nire eskariaren oihartzuna.
Itzuli baitu nigana belarria, / dei egin diodan egunean.- R/

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Jainkoak libra nazala arrotzetik, / Jesu Kristo gure Jaunaren gurutzean izan ezik. / Gurutze horretan gurutziltzatua dago
mundua niretzat, eta ni munduarentzat.- R/

SINESTEN DUT

Sinesten dut, / sinesten dut.

SANTU

Santu, santu, santua, / diren guztien Jainko Jauna.
Zeru-lurrak beterik dauzka / zure distirak.
Hosanna zeru goienetan! / Bedeinkatua
Jaunaren izenean datorrena. / Hosanna zeru goienetan!

JAUNARTZEA

Jesus maitea zen azken afarian, / Bera eman nahirik ardo ta ogian,
guretzat zelarik hiltzeko aurrean, / maitasunak zeukan bihotza mendean.

R/. Gurtu zagun beti / Jesus Jainko Jauna
sakramentu hontan / gurekin dagoena.

Apostoluei minez esan die: / “Ni gaur saldua naiz bihar hilko naute.
Aitarenganako denbora zait bete. / Hona orain zenbat zaituztedan maite”.-R/.

Ogia harturik mintzo da Jainkoa: / «Hau da nire Gorputz, zuek jatekoa».
Orobat harturik ontzian ardoa: / «Hau da nire Odol isuritzekoa».-R/.

Jan-edan zazue guztiok hontatik, / zuekin bat nadin izan oraindanik.
Egizue gero egin dedana Nik, / nire gaurko hitzak gogoan izanik.-R/.

AZKENA Agur Jainkoaren ama maite ederra (Loiola, 615) (Bened 549)

1.-Agur, Jainkoaren / ama maite ederra,
zeruko atea, / itsasoko izarra (bis).

3.1-Itsuak argitu, / lotuak askatu,
ongiak eman ta / gaizkiak hondatu (bis).- R/

3.2.-Eva-ren izena / aldatua duzu,
eta Jaunarekin / baketu gaituzu (bis).

4.-Bekatu-kateak / hautsi, arren, guri,
gaitzak kendu eta / grazia isuri (bis).