Urteko 23. igandea B ABESTIAK 2018-09-09
SARRERA Jesus munduko argia (Gora Jainkoa-2 51) Bened 428
R/.- Jesus, munduko argia, / Jesus, zinezko Egia,
Jesus, betiko bizia.
Jesus, Jainko gizona! / Zuri, gure bizia;
hartu, gure Jaun ona, / gu geraden guztia. R/.-
Gure bihotz barruan, / piztu zure argia;
gaitezen gu munduan / argi Jainkoz betia.-R/.
AINTZA AINTZA ZERUETAN JAINKOARI (Gora Jainkoa-7,14)
R/.-Aintza zeruetan Jainkoari, / bakea lurrean gizonari.
1.-Hain handi eta eder zaitugulako
gora Zu, bedeinkatua Zu,
eskerrak zuri.- R/.
2.-Jainko Jauna, zeruko Errege,
Jaungoiko Aita ahalguztiduna,
gorespen zuri.- R/.
3.-Jesu Kristo, Jainko Jauna,
Aitaren Seme.
Zuk kentzen duzu munduko bekatua,
erruki, Jauna.- R/..
4.- Zu bakarrik Santua, Jesu Kristo.
Espiritu Santuarekin,
Jainko Aitaren argitan. R/.
SALMOA Mintzo eta Kantu Urtekoa B 2015 9/52
R/.-Gora Jainkoa,
egin kantu,
bihotz hautsiak
pizten ditu.
Atxilotuak Jaunak askatzen ditu,
itsuen begiak Jaunak
argitzen ditu.
Konkor daudenak Jaunak
ditu zutiarazten,
zintzoak Jaunak ditu
maitatzen.-R/.
ALELUIA Mintzo eta Kantu 2015 Urtekoa 9/53
Aleluia, aleluia.
Jesusek erreinuko berri ona hots egiten zuen,
eta gaitz guztiak sendatzen zituen herrian.-R/.
SINESTEN DUT
Sinesten dut, / sinesten dut, Jauna, / sinesten dut.
SANTU
Hosanna, hosanna, hosanna,
zeru goienetan.
Hosanna, hosanna, zeru goienetan.
Santu, santu, santua,
diren guztien Jainko Jauna.
Zeru-lurrak beterik dauzka
zure distirak.
Hosanna, hosanna, zeru goienetan.
Bedeinkatua
Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna, hosanna, zeru goienetan..
JAUNARTZEA
Jauna, gure Jainkoa, BEDEINKATUA ZU!
Zeru-lurren egile, BEDEINKATUA ZU!
Guztien Salbatzaile, BEDEINKATUA ZU!
“Gure jabe zara-ta BEDEINKATUA ZU! (2).
Jesus Jainko Semea, BEDEINKATUA ZU!
Guregatik hil zara, BEDEINKATUA ZU!
Aitak piztu zaitu-ta, BEDEINKATUA ZU!
“Gure artean zaude, BEDEINKATUA ZU!” (2).
Espiritu Santua, BEDEINKATUA ZU!
Bizian bizigarri, BEDEINKATUA ZU!
Poz-emaile bikaina, BEDEINKATUA ZU!
“Malkoetan pozgarri, BEDEINKATUA ZU! (2).
AZKENA (Bened 598. or.)
Arantzazuko Ama Birjina / Zeruko+erregin handia,
kendu bekatu denen arantzak, / “eman Jaunaren grazia” (2).
Arantza artean, arantza gabe, arantzan gora jaikia,
agur amatxo, bihotz biguna,
“grazi beraren jargoia” (2).