Urteko 22. irakurgaia A ABESTIAK 2020-08-30

SARRERA

R/. Bat denon Jauna, / bat sinesmena,
bataio bakar bat, / ta bat Jainko ta Aita.

1.-Bakearen lokarriz Espiritu bat bizi behar dugunok,
abestuz aitortzen dugu: R/.

AINTZA

Aintza zeruan, / aintza zeruan, / aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, / eta bakea, / lurrean gizonari
eta bakea, / eta bakea, / lurrean gizonari.

SALMOA

Zure egarriz, / daukat gogoa,
/ ene Jainkoa.

Jainko, neure Jainko zaitut, / goizetik bilatzen zaitut,
zure egarriz daukat gogoa, / zure irrikaz haragia,
lur idor, egarri, ur gabe irudia.- R/

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia!

Jesu Kristo gure Jaunaren Aitak / argitu bitza gure bihotzeko begiak,
horrela jakin dezagun / nolakoa den haren deiaren itxaropena.

SINESTEN DUT

Sinesten dut, / Jauna, sinesten dut,
indartu zuk / nire sinesmena.

SANTU

Kanta dezagun aingeruekin / zeruko kanta ederrena,
Santua, Santu, Santua zara, / Jaungoiko Jaun eta onbera.
Zeru (e)ta lurrak goresten dute, / goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan, / Hosanna eta gorapena,
bedeinkatua orain eta beti / guregana datorrena.

JAUNARTZEA

Kristorekin guk fede bera,
bataio bera, bera Jainkoa,
Jaunen Jauna, guztien Aita.

Gorputz batean
zati asko, bihotzez bat,
Espiritua bat
eman digu Jainkoak.
Hargatik, gora diogu….-R/.

Erakusten du
hau dela gure bidea,
egin dezagun
batasun eta bakea.
Hargatik, gora diogu… R/-

Deituak gaitu,
eta geroztik gabiltza
zabaldu nahi(e)z,
Jesus, zure esperantza.
Hargatik, gora diogu… R/

Deituak gaitu
bere maitasun beroan,
gu haren gorputz
gaiten orain (e)ta zeruan.
Hargatik, gora diogu… R /

AZKENA

Jainkoaren Ama, Ama guztiz ona,
“zaitugu maite beti, beti” (2).

Gure esker gaiztoek
zure bihotza / dute erdiratzen samurra baita.
Gutaz izan (e)zazu
beti errukia, beti, beti.