Urteko 22. igandea A ABESTIAK (2014-08-31)
SARRERA
R/. Bat denon Jauna, / bat sinesmena,
bataio bakar bat, / ta bat Jainko ta Aita.
1.-Bakearen lokarriz Espiritu bat bizi behar dugunok,
abestuz aitortzen dugu: R/.
2.-Espiritu batean gorputz bat garen guztiok,
abestuz aitortzen dugu:-R/.
3.-Kristorengan itxaropen bakar bat bizi behar dugunok,
abestuz aitortzen dugu: -R/.
AINTZA ZERUETAN JAUNGOIKOARI (Bened 88) (Peña)
Aintza zeruetan Jaungoikoari.
R/ Aintza, Zuri, Jauna,
Eta eskerrak Zuri
Eta bakea lurrean / Haren gogoko gizonei,
hain handi eta eder zaitugulako / gora Zu, bedeinkatua, Zu,
gorespen Zuri, ahuspez, agur, / eskerrak zuri.- R/
Jainko Jauna, zeruko Errege, / Jaungoiko Aita guztiahalduna,
Jauna, Seme bakar, Jesukristo, / Jainko Jauna, Jainkoaren Bildots,
Aitaren Seme. R/.
Zuk kentzen duzu munduko bekatua, / erruki, Jauna,
Zuk kentzen duzu munduko bekatua, / entzun gure deia,
Aitaren eskuin aldean / jarririk zaude Zu, Erruki Jauna.
Zu bakarrik Santua, / Zu bakarrik Jauna,
Zu bakarrik goi-goikoa / Jesukristo,
Espiritu Santuarekin / Jainko Aitaren argitan. Amen.- R/.
SALMOA (Mintzo 2014 A 9-31)
Zure egarriz, / daukat gogoa,
Jauna, / ene Jainkoa.
Jainko, neure Jainko zaitut, / Goizetik bilatzen zaitut,
Zure egarriz daukat gogoa, / Zure irrikaz haragia,
Lur idor, egarri, ur gabe irudia.- R/
Aleluia aleluia aleluia!
Jesu Kristo gure Jaunaren Aitak
Argi bitza gure bihotzeko begiak,
Horrela jakin dezagun
Nolakoa den haren deiaren itxaropena.
Kanta dezagun aingeruekin
zeruko kanta ederrena, / Santua, Santu, Santua zara,
Jaungoiko Jaun eta onbera.
Zeru (e)ta lurrak goresten dute, / goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan, / Hosanna eta gorapena,
bedeinkatua orain eta beti / guregana datorrena.
JAUNARTZEA
R/ Kristorekin guk fede bera, / Bataio bera, bera Jainkoa
Jaunen Jauna, guztien Aita.
Gorputz batean / zati asko, bihotzez bat,
Espiritua bat / eman digu Jainkoak.
Hargatik, gora diogu…-R/
Deituak gaitu, / eta geroztik gabiltza
zabaldu nahiez, / Jesus, zure esperantza.
Hargatik, gora diogu…-R/
Deituak gaitu / bere maitasun beroan,
gu haren gorputz / gaiten orain (e)ta zeruan.
Hargatik, gora diogu… R/
AZKENA
Jainkoaren Ama, Ama guztiz ona,
“zaitugu maite beti, beti” (2).
Gure esker gaiztoek
zure bihotza dute erdiratzen samurra baita
Gutaz izan (e)zazu
beti errukia, beti, beti.-R/