Urteko 21. ig. A ABESTIAK 2021-08-23

SARRERA

Argiaren jende eta / egunaren oinordeko,
abia gaitezen denok / Jaunarengana goizean,
uxatu ditu goiz-albak / gure baitako ilunak,
eta pozaldi betea / sortu digu bihotzean.

AINTZA

Aintza zeruan, aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari.

SALMOA

Jaunari kanta ona baita,
hain du handia / bere betiko errukia.

Benetan garai da Jauna, umilari dio begiratzen;
harroa, berriz, urrundik du ezagutzen.
Betiko dago, Jauna, zure maitasuna,
ez eskutik utzi zeure eskuz kreatu duzuna. –R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Zu Harria zara;
harri honen gainean eraikiko dut Nik neure Eliza,
eta heriotzaren indarrak ez zaizkio nagusituko.

SINESTEN DUT

Sinesten dut, / Jauna, sinesten dut; / indartu zuk nire sinesmena.

SANTU

Santu, santua, santua, / diren guztien Jainko Jauna
zeru-lurrak beterik dauzka / zure distirak.
Hosanna zeru goienetan!
Bedeinkatua / Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna zeru goienetan!

JAUNARTZEA

1.-Jauna gure Jainkoa, // bedeinkatua zu!
Zeru-lurren egile, // bedeinkatua zu!
Guztien salbatzaile, // bedeinkatua zu!
Gure jabe zara ta, // bedeinkatua zu!
Gure jabe zara ta, // bedeinkatua zu!

2. Jesus, Jainko Semea, // bedeinkatua zu!
Guregatik hil zara, // bedeinkatua zu!
Aitak piztu zaitu ta, // bedeinkatua zu!
Gure artean zaude, // bedeinkatua zu!
Gure artean zaude, // bedeinkatua zu!

3. Espiritu Santua, // bedeinkatua zu!
Bizian bizigarri, // bedeinkatua zu!
Poz-emaile bikaina, // bedeinkatua zu!
Malkoetan pozgarri, // bedeinkatua zu!
Malkoetan pozgarri, // bedeinkatua zu!

AZKENA

Ama maite Maria, / egiguzu lagun
zure bitartez Jesus / ikusi dezagun,
zure bitartez Jesus / ikusi dezagun.

Zu Jaunaren Ama ta / gure Ama ona,
entzun Elizarekin / eskatzen duguna:
eman zure fruitua, / gure Osasuna,
isur zure Semea, / Jaun errukiduna,
bera bakarrik data / salbatzaile Jauna.-R/.-