Urteko 21. igandea A (2014-08-24)
SARRERA
Argiaren jende eta / egunaren oinordeko, [seme]
abia gaitezen denok / Jaunarengana goizean,
uxatu ditu goiz-albak / gure baitako ilunak,
eta pozaldi betea / sortu digu bihotzean.
AINTZA
Aintza zeruetan Jaungoikoari.
Aintza zuri, Jauna,
ta eskerrak zuri.
Eta bakea lurrean haren gogoko gizonei.
Hain handi eta eder zaitugulako,
gora Zu, bedeinkatua Zu,
gorespen zuri, ahozpez agur, eskerrak zuri.- R/
Jainko Jauna, Zeruko Errege,
Jaungoiko Aita guztiahalduna.
Jauna Seme bakar, Jesu Kristo,
Jainko Jauna Jainkoaren Bildots,
Aitaren Seme.- R/
Zuk kentzen duzu munduko bekatua,
Erruki, Jauna.
Zuk kentzen duzu munduko bekatua:
Entzun gure deia.
Aitaren eskuin-aldean jarririk zaude Zu:
Erruki, Jauna.- R/
Zu bakarrik Santua, Zu bakarrik Jauna,
Zu bakarrik goi-goikoa Jesu Kristo,
Espiritu Santuarekin
Jainko Aitaren argitan. Amen.- R/
SALMOA
Jaunari kanta ona baita,
hain du handia
bere betiko errukia.
Jauna, bihotz-bihotzez dizkizut eskerrak emango,
nire hitzak entzun dituzulako.
Eresi egingo dizut aingeruen aurrean,
ahuspeztuko naiz zure jauretxe santuan. – R/
ALELUIA
Aleluia aleluia aleluia.
Zu Harria zara;
harri horren gainean eraikiko dut Nik neure Eliza,
eta heriotzaren indarrak ez zaizkio nagusituko.- R/
SANTU Santu santua santua (Bened 43: ohikoa) L-1 010-13
Santu, santua, santua, / diren guztien Jainko Jauna
zeru-lurrak beterik dauzka / zure distirak.
Hosanna zeru goienetan!
Bedeinkatua / Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna zeru goienetan!
JAUNARTZEA
R/.-Hona Bildots eztia, / egiazko Ogia,
zerutik da jaitsia / Jainko maitea.
Gure Artzain ona / (e)ta Egilea
Aitarik maiteena / Zeru-emailea.- R/.
Hostian zaudela / dugu sinesten,
zeruan bezala / hor gu maitatzen.- R/.
Zinez gurtzen zaitut / Jesus eztia:
arren, emadazu / goi-sinestea.- R/
Oh bihotz maitea / deitzen gaituzu
gu(re)kin egotea / bilatzen duzu.- R/
Maitatuko zaitut / orain lurrean
gero maitatzeko / zeru ederrean.- R/
AZKENA
Eskerrak, bihotzetik,
Aita Jaungoikoa (2)