Urteko 2. igandea C ABESTIAK (2020-01-20)
SARRERA
Bihotz batez elkarturik, / “Zugana, gatoz Jauna!” (2)
Emaguzu zure argi, / grazi ta maitasuna.
Entzun arren Jauna!
AINTZA
“Aintza zeruan” (3), / Jaunari,
“eta bakea, eta bakea, / lurrean gizonari” (2).
SALMOA
Gora Jainkoa, / egin kantu, / bihotz hautsiak / pizten ditu.
Kanta Jaunari kantu berri, / Kanta, lur osoa, Jaunari.
Kanta Jaunari, bedeinka haren izena,
iragarri egunez egun harengandiko salbamena.
Zabaldu haren ospea atzerrietan,
haren mirariak herri guztietan.-R/.
ALELUIA
Aleluia, aleluia, aleluia!
Jainkoak dei egin dizue / gure berri onaren bidez,
Jesu Kristo gure Jaunaren aintza iritsi dezazuen.
SINESTEN DUT
Sinesten dut, / sinesten dut.
SANTU (Bened 112)
Santu, santu, santua, / diren guztien Jainko Jauna.
Hosanna, hosanna, / hosanna zeru goienetan.
Zeru-lurrak beterik dauzka / zure distirak.
Hosanna, hosanna, / hosanna zeru goienetan.
Bedeinkatua / Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna, hosanna, / hosanna zeru goienetan.
JAUNARTZEA
R/. Gurekin egon, gurekin, Jauna, (Bened 728)
oraino dugun hitz egin.
Heldu da gaua, ilun-iluna,
gurekin egon, gurekin.
Zertaz mintzo zineten,
bihotz ilun, ibiliz hola,
bihotz ilun?
Hara, Jerusalemen,
herenegun,
Jesus hil dela, herenegun.-R/.
Gutarteko jendeak,
bizi dela,
omen dabiltza: Bizi dela!!
Gizon zentzugabeak,
zein epela,
zuen bihotza zein epela.-R/.
Kristok behar zituen
jasan behar,
horiek oro jasan behar.
Piztu eta zadien
ospean sar,
betiereko ospean sar.-R/.
AZKENA
Agur Jainkoaren,
Ama maite ederra,
zeruko atea,
itsasoko izarra (2).