Urteko 2. igandea C ABESTIAK (2016-01-17)
SARRERA
Bihotz batez elkarturik,
“Zugana, gatoz Jauna!” (2)
Emaguzu zure argi,
grazi ta maitasuna.
Entzun arren Jauna!
AINTZA
“Aintza zeruan” (3),
Jaunari,
“eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari” (2).
SALMOA
Gora Jainkoa, / egin kantu,
bihotz hautsiak / pizten ditu.
Kanta Jaunari kantu berri,
Kanta, lur osoa, Jaunari.
Kanta Jaunari, bedeinka haren izena,
iragarri egunez egun harengandiko salbamena.
Zabaldu haren ospea atzerrietan,
haren mirariak herri guztietan.-R/.
ALELUIA
Aleluia, aleluia, aleluia!
Jainkoak dei egin dizue
gure berri onaren bidez,
Jesu Kristo gure Jaunaren aintza iritsi dezazuen.
SINESTEN DUT
Sinesten dut,
sinesten dut.
SANTU (Bened 112)
Santu, santu, santua,
diren guztien Jainko Jauna.
Hosanna, hosanna,
hosanna zeru goienetan.
Zeru-lurrak beterik dauzka
zure distirak.
Hosanna, hosanna,
hosanna zeru goienetan.
Bedeinkatua
Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna, hosanna,
hosanna zeru goienetan.
GURE AITA
Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi Zure izena;
etor bedi Zure erreinua,
egin bedi Zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.
JAUNARTZEA
R/. Gurekin egon, gurekin, Jauna, (Bened 728)
oraino dugun hitz egin.
Heldu da gaua, ilun-iluna,
gurekin egon, gurekin.
Zertaz mintzo zineten,
bihotz ilun, ibiliz hola,
bihotz ilun?
Hara, Jerusalemen,
herenegun,
Jesus hil dela, herenegun.-R/.
Gutarteko jendeak,
bizi dela,
omen dabiltza: Bizi dela!!
Gizon zentzugabeak,
zein epela,
zuen bihotza zein epela.-R/.
Kristok behar zituen
jasan behar,
horiek oro jasan behar.
Piztu eta zadien
ospean sar,
betiereko ospean sar.-R/.
AZKENA
Agur Jainkoaren,
Ama maite ederra,
zeruko atea,
itsasoko izarra (2).