Urteko 2. igandea A ABESTIAK 2020-01-19
SARRERA
Bihotz batez elkarturik, / “Zugana, gatoz Jauna!” (2)
Emaguzu zure argi, / grazi (e)ta maitasuna. / Entzun arren Jauna!
AINTZA
Apaizak./ Aintza zeruetan Jaungoikoari
R/.- Aintza, Zuri, Jauna, / eta eskerrak Zuri.
Eta bakea lurrean / Haren gogoko gizonei,
hain handi eta eder zaitugulako / gora Zu, bedeinkatua, Zu,
gorespen Zuri, ahuspez, agur, / eskerrak Zuri.- R/.
Jainko Jauna, zeruko Errege, / Jaungoiko Aita guztiahalduna,
Jauna, Seme bakar, Jesukristo, / Jainko Jauna, Jainkoaren Bildots,
Aitaren Seme. R/.
Zuk kentzen duzu / munduko bekatua, / erruki, Jauna,
Zuk kentzen duzu / munduko bekatua, / entzun gure deia,
Aitaren eskuin aldean / jarririk zaude Zu, Erruki Jauna.-R/
Zu bakarrik Santua, / Zu bakarrik Jauna,
Zu bakarrik goi-goikoa / Jesu Kristo,
Espiritu Santuarekin / Jainko Aitaren argitan. Amen.-R/
SALMOA
Hemen nator ni, / hemen, Jauna,
egin dezadan / Zuk esana.
Opari eta eskaintzarik ez duzu nahi izan,
baina belarriak ireki dizkidazu;
erre-opari eta hoben-oparirik ez duzu eskatu,
eta orduan esan dut nik: “Hemen nauzu”.-R/
ALELUIA
Aleluia, aleluia, aleluia.
Hitza haragi egin zen, / eta gure artean jarri zuen bizilekua.
Onartu zuten guztiei, / Jainkoaren seme-alaba izateko / aukera eman zien.
SINESTEN DUT
Sinesten dut, / sinesten dut, Jauna, / sinesten dut.
SANTU (Bened 112. or.)
Santu, Santu, Santua, / diren guztien Jainko Jauna:
Hosanna, hosanna, / Hosanna zeru goienetan!
Zeru-lurrak beterik dauzka / Zure distirak.
Hosanna, hosanna, / hosanna zeru goienetan!
Bedeinkatua, Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna, hosanna, / hosanna zeru goienetan!
JAUNARTZEA
R/.- Gurekin egon, / gurekin, Jauna, / oraino dugun hitz egin,
heldu da gaua, ilun iluna: / gurekin egon, gurekin.
Zertaz mintzo zineten, / bihotz ilun,
ibiliz hola, bihotz ilun? / Hara, Jerusalemen herenegun
Jesus hil dela, / herenegun.-R/
Gure arteko jendeak / bizi dela, omen dabiltza, / bizi dela!
Gizon zentzugabeak, / zein epela zuen bihotza, zein epela!-R/
Kristok behar zituen / jasan behar, / horiek oro jasan behar,
piztu eta zadien / ospean sar, / betiereko ospean sar.-R/
AZKENA
Agur, Maria, graziaz betea, / Jauna zurekin,
bedeinkatua zu / emakumeen artean.
Gora ta gora daukat bihotza nik kantari
gora ta gora Jaun onari.
Pozaren pozez gainezka daukat nik gogoa;
Salbatzaile dut Jaungoikoa.-R/