Urteko 2. igandea A ABESTIAK 2017-01-15

SARRERA

Bihotz batez elkarturik,
“Zugana, gatoz Jauna!” (2)
Emaguzu zure argi,
grazi (e)ta maitasuna.
Entzun arren Jauna!

AINTZA

Apaizak./ Aintza zeruetan Jaungoikoari

Guztiek./ Aintza, Zuri, Jauna,
eta eskerrak Zuri.

Eta bakea lurrean
Haren gogoko gizonei,
hain handi eta eder zaitugulako
gora Zu, bedeinkatua, Zu,
gorespen Zuri, ahuspez, agur,
eskerrak Zuri.

G./ Aintza, Zuri, Jauna,
eta eskerrak Zuri

Jainko Jauna, zeruko Errege,
Jaungoiko Aita guztiahalduna,
Jauna, Seme bakar, Jesukristo,
Jainko Jauna, Jainkoaren Bildots,
Aitaren Seme

G./ Aintza, Zuri, Jauna,
eta eskerrak Zuri.

Zuk kentzen duzu
munduko bekatua,
erruki, Jauna,
Zuk kentzen duzu
munduko bekatua,
entzun gure deia,
Aitaren eskuin aldean
jarririk zaude Zu, Erruki Jauna.

G./ Aintza, Zuri, Jauna,
eta eskerrak Zuri.

Zu bakarrik Santua,
Zu bakarrik Jauna,
Zu bakarrik goi-goikoa
Jesukristo,
Espiritu Santuarekin
Jainko Aitaren argitan.
Amen.

G./ Aintza, Zuri, Jauna,
eta eskerrak Zuri.

SALMOA

Hemen nator ni,
hemen, Jauna,
egin dezadan
Zuk esana.

Opari eta eskaintzarik ez duzu nahi izan,
baina belarriak ireki dizkidazu;
erre-opari eta hoben-oparirik ez duzu eskatu,
eta orduan esan dut nik: “Hemen nauzu”.

Hemen nator ni,
hemen, Jauna,
egin dezadan
Zuk esana.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Hitza haragi egin zen,
eta gure artean jarri zuen bizilekua.
Onartu zuten guztiei,
Jainkoaren seme-alaba izateko
aukera eman zien.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna,
sinesten dut.

SANTU (Bened 112. or.)

Santu, Santu, Santua,
diren guztien Jainko Jauna:
Hosanna, hosanna,
Hosanna zeru goienetan!

Zeru-lurrak beterik dauzka
Zure distirak.
Hosanna, hosanna,
hosanna zeru goienetan!

Bedeinkatua, Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna, hosanna,
hosanna zeru goienetan!

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi Zure izena;
etor bedi Zure erreinua,
egin bedi Zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Gurekin egon,
gurekin, Jauna,
oraino dugun hitz egin,
heldu da gaua, ilun iluna:
gurekin egon, gurekin.

Zertaz mintzo zineten,
bihotz ilun,
ibiliz hola, bihotz ilun?
Hara, Jerusalemen herenegun
Jesus hil dela,
herenegun.

Gurekin egon,
gurekin, Jauna,
oraino dugun hitz egin,
heldu da gaua, ilun iluna:
gurekin egon, gurekin.

Gure arteko jendeak
bizi dela, omen dabiltza,
bizi dela!
Gizon zentzugabeak,
zein epela zuen bihotza, zein epela!

Gurekin egon,
gurekin, Jauna,
oraino dugun hitz egin,
heldu da gaua, ilun iluna:
gurekin egon, gurekin.

Kristok behar zituen
jasan behar,
horiek oro jasan behar,
piztu eta zadien
ospean sar,
betiereko ospean sar.

Gurekin egon,
gurekin, Jauna,
oraino dugun hitz egin,
heldu da gaua, ilun iluna:
gurekin egon, gurekin.

AZKENA

Agur, Maria, graziaz betea,
Jauna zurekin,
bedeinkatua zu
emakumeen artean.

Gora ta gora daukat bihotza nik kantari
gora ta gora Jaun onari.
Pozaren pozez gainezka daukat nik gogoa;
Salbatzaile dut Jaungoikoa.

Agur, Maria, graziaz betea,
Jauna zurekin
bedeinkatua zu
emakumeen artean.