Urteko 19. igandea C ABESTIAK 2019-08-11
SARRERA
Bihotz batez elkarturik / Zugana gatoz, Jauna,
Zugana gatoz, Jauna.
Emaguzu zure argi, / Grazi ta maitasuna,
Entzun, arren, Jauna.
Aldarean aurkitzen da / kristau-alaitasuna,
kristau-alaitasuna.
Emaguzu zure argi, / Grazi ta maitasuna,
Entzun, arren, Jauna.
Gurutzea taŁ®aldarean / daukagu osasuna,
daukagu osasuna.
AINTZA
Aintza zeruan, aintza zeruan, / aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, eta bakea, / lurrean gizonari;
eta bakea, eta bakea, / lurrean gizonari.
SALMOA
Jaunaren hitza / gure argia,
gure bidea, / gure bizia.
Zoriontsua / bere bideetan / garbi dena,
Jainko legean / dabilena.
Dohatsu Jaunak / esana bete / ohi duena,
bihotzez haren / zale dena.- R/.
ALELUIA
Aleluia, aleluia, aleluia.
Zaudete erne, / uste ez duzuen orduan
etorriko zaizue-eta / Gizonaren Semea.- R/.
SINESTEN DUT
Sinesten dut, / sinesten dut.
SANTU
Kanta dezagun aingeruekin
zeruko kanta ederrena;
Santua, Santu, Santua zara,
Jaungoiko Jaun eta onbera;
zeru (e)ta lurrak goresten dute,
goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan,
hosanna eta gorapena,
bedeinkatua orain eta beti
guregana datorrena.
JAUNARTZEA BEDEINKATUA ZU (Gora Jainkoa-7,176)
1.-Jauna, gure Jainkoa. R/ Bedeinkatua zu.
Zeru-lurren egile, R/ Bedeinkatua zu.
Guztien salbatzaile, R/ Bedeinkatua zu.
Gure Jabe zara ta, R/ Bedeinkatua zu.
Gure jabe zara ta, R/ Bedeinkatua zu.
2.-Jesus, Jainko Semea, R/ Bedeinkatua zu.
Guregatik hil zara, R/ Bedeinkatua zu.
Aitak piztu zaitu ta, R/ Bedeinkatua zu.
Gure artean zaude, R/ Bedeinkatua zu.
Gure artean zaude. R/ Bedeinkatua zu.
3.-Espiritu Santua, R/ Bedeinkatua zu.
Bizian bizigarri, R/ Bedeinkatua zu.
Poz-emaile bikaina, R/ Bedeinkatua zu.
Malkoetan pozgarri, R/ Bedeinkatua zu.
Malkoetan pozgarri, R/ Bedeinkatua zu.
AZKENA
Agur Jainkoaren, / Ama maite ederra,
zeruko atea, / itsasoko izarra (2).
Eva-ren izena / aldatua duzu,
eta Jaunarekin / baketu gaituzu (2).