Urteko 19. igandea C ABESTIAK 2016-08-07

SARRERA BIHOTZ BATEZ ELKARTURIK

Bihotz batez elkarturik
Zugana gatoz, Jauna,
Zugana gatoz, Jauna.

Emaguzu zure argi,
Grazi ta maitasuna,
Entzun, arren, Jauna.

Aldarean aurkitzen da
kristau-alaitasuna,
kristau-alaitasuna.

Emaguzu zure argi,
Grazi ta maitasuna,
Entzun, arren, Jauna.

Gurutzea taŁ®aldarean
daukagu osasuna,
daukagu osasuna.

AINTZA

AINTZA ZERUAN, AINTZA ZERUAN,

Aintza zeruan, aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari;
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari.

SALMOA

Jaunaren hitza
gure argia,
gure bidea,
gure bizia.

Zoriontsua / bere bideetan / garbi dena,
Jainko legean / dabilena.
Dohatsu Jaunak / esana bete / ohi duena,
bihotzez haren / zale dena.- R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia.

Zaudete erne,
uste ez duzuen orduan
etorriko zaizue-eta
Gizonaren Semea.- R/.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut.

SANTU

Kanta dezagun aingeruekin
zeruko kanta ederrena;
Santua, Santu, Santua zara,
Jaungoiko Jaun eta onbera;
zeru (e)ta lurrak goresten dute,
goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan,
hosanna eta gorapena,
bedeinkatua orain eta beti
guregana datorrena.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera
gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA BEDEINKATUA ZU (Gora Jainkoa-7,176)

1.-Jauna, gure Jainkoa. R/ Bedeinkatua zu.
Zeru-lurren egile, R/ Bedeinkatua zu.
Guztien salbatzaile, R/ Bedeinkatua zu.
Gure Jabe zara ta, R/ Bedeinkatua zu.
Gure jabe zara ta, R/ Bedeinkatua zu.

2.-Jesus, Jainko Semea, R/ Bedeinkatua zu.
Guregatik hil zara, R/ Bedeinkatua zu.
Aitak piztu zaitu ta, R/ Bedeinkatua zu.
Gure artean zaude, R/ Bedeinkatua zu.
Gure artean zaude. R/ Bedeinkatua zu.

3.-Espiritu Santua, R/ Bedeinkatua zu.
Bizian bizigarri, R/ Bedeinkatua zu.
Poz-emaile bikaina, R/ Bedeinkatua zu.
Malkoetan pozgarri, R/ Bedeinkatua zu.
Malkoetan pozgarri, R/ Bedeinkatua zu.

AZKENA

Agur Jainkoaren, / Ama maite ederra,
zeruko atea, / itsasoko izarra (2).

Eva-ren izena / aldatua duzu,
eta Jaunarekin / baketu gaituzu (2).