Urteko 19 igandea B ABESTIAK 2021-08-08

SARRERA BAT DENON JAUNA BAT SINESMENA Bened 423

R/. Bat denon Jauna, / bat sinesmena,
bataio bakar bat, / ta bat Jainko ta Aita.

1.-Bakearen lokarriz Espiritu bat bizi behar dugunok,
abestuz aitortzen dugu: R/.

2.-Espiritu batean gorputz bat garen guztiok,
abestuz aitortzen dugu: R/.

3.-Kristorengan itxaropen bakar bat bizi behar dugunok,
abestuz aitortzen dugu: R/.

AINTZA

“Aintza ta aintza
zuri Jauna,
bai zeruetan,
bai lur honetan” (2).

Goresten zaitugu zu,
Zu bedeinkatzen,
gorespena beti zuri, Aita zerukoa.

SALMOA

Txasta ezazue ta ikus
zein samur den Jauna.

Bedeinka dezadan aldi oro Jauna,
Nire ahoan beti haren gorespena.
Gailendu bekit bihotza Jaunarekin,
poztu bitez apalak hori entzutearekin.

Txasta ezazue ta ikus
zein samur den Jauna.

ALELUIA

Aleluia, aleluia.

Ni naiz ogi bizia, / zerutik jaitsia / –dio Jaunak-,
ogi honetatik / jaten duena / betiko biziko da. R/.

SINESTEN DUT

Sinesten dut, / sinesten dut.

SANTU

Santu, Santu, Santua,
Jainko Jauna.
Zeru-lurrak beterik dauzka zure distiraz.
Santu, Santu, Santua,
Jainko Jauna.
Bedeinkatua Jaunarengandik
datorrena.
Santu, Santu, Santua,
Jainko Jauna.

JAUNARTZEA

Sinesten dut, Jauna, / sinesten dut!
Bihotz barrenean / gorderik nahi zaitut.
Nahigabean ere / hauxe esango dizut.
Sinesten dut, Jauna, / sinesten dut!

Itxaro dut, Jauna, / itxaro dut!
Zugan uste du(e)nik / uzten ez duzu.
Poz ta atsekabean / dei egingo dizut.
Itxaro dut, Jauna, / itxaro dut!

Maite zaitut, Jauna, / maite zaitut!
Naizen oso-osoa / zuri damaizut.
Zurekin zerura / bizitzera nahi dut.
Maite zaitut, Jauna, / maite zaitut!

AZKENA

Gure ondoan, Jauna, / egon zaitez beti,
Zu zara gure bide / eta gure bizi.