Urteko 19. ig. A ABESTIAK 2020-08-09

SARRERA

Goazen elkarturik, / piztuta fedea,
argitan zabalik / maitasun-bidea.

Entzun dezagun apaltasunez,
entzun dezagun Jaunaren hitza;
bere hitzetan gure egia,
gure indarra, gure bizia.-R/.

AINTZA

Aintza zeruan / Aintza zeruan / Aintza zeruan
Jaunari!/ “eta bakea eta eta bakea / lurrean gizonari” (2).

SALMOA

Jauna, zure onginahia / erakuts iezaguzu,
zure salbamena / emaguzu.

Entzungo dut Jaunak dioen Hitza:
“Bakezkoa da Jainkoaren Hitza”.
Hurbil zaie haren beldur direnei salbamena:
Gure lurrean haren aintza biziko da.-R/.

ALELUIA

Aleluia aleluia aleluia.

Jaunagan itxaroten nago, / nire barrena
haren Hitzaren zain dago.

SINESTEN DUT

Sinesten dut, / Jauna, sinesten dut,
handitu zuk / nire sinesmena.

SANTU (Bened 43. or)

Santu, Santu, Santua. / Diren guztien Jainko Jauna.
Zeru-lurrak beterik dauzka / zure distirak.
Hosanna zeru goienetan!
Bedeinkatua / Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna zeru goienetan!

JAUNARTZEA

R/. Eskerrak bihotzetik, / Aita Jaungoikoa.

Zuk sortu ta salbatu / gaituzu, bai, denok;
zuganatu gaitzazu / zureak garenok.-R/.

Maitasun, bake, egi, / zuzentasun, irri,
gugan sortu dituzu. / Esker onak zuri.-R/-

Alaitasun poz eta / osasunagatik,
senide ta lagunak / ditudalako nik.-R/.

Hemen batasunean / gara gu elkartzen,
zeruko ezteietan / maikide gaitezen.-R/.

AZKENA

Ama maite Maria,
egiguzu lagun,
zure bitartez Jesus
ikusi dezagun (2).