URTEKO 18. IGANDEA C (2019-08-04) ABESTIAK

SARRERA BAT DENON JAUNA (Bened 423)

R/. Bat denon Jauna,
bat sinesmena,
bataio bakar bat,
ta bat Jainko ta Aita.

1.-Bakearen lokarriz Espiritu bat bizi behar dugunok,
abestuz aitortzen dugu: R/.

AINTZA

Aintza zeruan,
aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea,
eta bakea,
lurrean gizonari
eta bakea,
eta bakea,
lurrean gizonari.

SALMOA Sal 094 Entzungo ahal duzue gaur haren mintzoa (Bened 788)

R/. Entzungo ahal duzue gaur / Jaunaren mintzoa:
“Ez gogortu / zeuen bihotza”.

Zatozte, kanta / Jainkoari,
osasun dugun / Harkaitzari.
Goazen eskerrak / ematera,
soinu ta kantuz / goratzera.

Zatozte, jarri / belauniko,
gure+egilea / gurtutzeko.
Gu haren herri / txit maitea,
Bera+artzain duen / artaldea.

R/. Entzungo ahal duzue gaur / haren mintzoa:
“Ez gogortu / zeuen bihotza”.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Jauna, zure onginahia erakuts iezaguzu,
zure salbamena emaguzu.

Aleluia, aleluia, aleluia.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna,
sinesten dut.

SANTU (Lourdes)

Santu, santu, santua, Jainko Jauna.
Zeru-lurrak beterik dauzka zure distirak.
Santu, santu, santua, Jainko Jauna.
Bedeinkatua Jaunagandik datorrena.
Santu, santu, santua, Jainko Jauna.

GURE AITA

Gure Aita, zeruetan zarena;
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
guk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero;
ez gaitzazu utzi tentaldian erortzen,
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Sinesten dut, Jauna,
sinesten dut!
Bihotz barrenean
gorderik zaitut
Nahigabean ere
hauxe esango dizut
Sinesten dut, Jauna,
sinesten dut!

Itxaro dut, Jauna,
itxaro dut!
Zugan uste du(e)nik
uzten ez duzu
Poz ta atsekabean
dei egingo dizut
Itxaro dut, Jauna,
itxaro dut!

Maite zaitut, Jauna,
maite zaitut!
Naizen oso-osoa
zuri damaizut
Zurekin zerura
bizitzera nahi dut
Maite zaitut, Jauna,
maite zaitut!

AZKENA Agur ama errukiz betea (Bened 532. or.)

Agur, ama, errukiz betea,
Jainkoaren grazizko lorea,
itxaropen ustelik gabea:
ama pozez, Jainkoak asea,
zu Maria.