Urteko 18. igandea B ABESTIAK 2021-08-01
SARRERA
R/.-Jesus, munduko argia, / Jesus, zinezko egia,
Jesus, betiko bizia.
Jesus, Jainko gizona! / zuri gure bizia;
hartu gure Jaun ona / gu geraden guztia.-R/.
AINTZA
R/.-“Aintza ta aintza / zuri Jauna,
bai zeruetan, / bai lur honetan” (2)
Goresten zaitugu zu, / Zu bedeinkatzen,
gorespena beti zuri, Aita zerukoa.-R/.
SALMOA
R/.- Erruki hutsa dugu Jauna, / errukia ta maitasuna.
Baina goiko hodeiei eragin zien,
eta ortzi-ateak zabaldu zizkien.
Jateko mana eman zien euri,
eta zeruko ogia haiei. R/.
ALELUIA
Aleluia, aleluia, aleluia.
Gizakia ez da
ogiz bakarrik bizi,
Jainkoaren ahotik ateratzen den
hitz guztitik baizik.
Aleluia, aleluia, aleluia.
SINESTEN DUT
Sinesten dut, / sinesten dut, Jauna, / sinesten dut.
SANTU
Santu, santu, santua, / diren guztien Jainko Jauna
zeru-lurrak beterik dauzka / zure distirak.
Hosanna zeru goienetan! / Bedeinkatua
Jaunaren izenean datorrena. / Hosanna zeru goienetan!
GURE AITA
Gure Aita zeruetan zarena, / santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua, / egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere. / Emaguzu gaur
egun honetako ogia; / barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei / barkatzen diegunez gero,
ez gaitzazu utzi tentaldian erortzen / baina atera gaitzazu gaitzetik.
JAUNARTZEA
R.- Izan zaitez beti, Jesus maitea,
gure bihotzaren Jaun (e)ta jabea.
Jesusen bihotza dago suturik,
maitasuna agertzen alde guztitik. R/.
Non aurkituko da bihotz gogorrik,
bihotz honen suan urtuko ez denik. R/
Ez du Jesus onak, ez, atseginik
gu oso bereak egin gaberik. R/.
Bere bihotzean denok harturik,
geratzen da Jauna pozez beterik. R/.
AZKENA
Ama Maite Maria, / egiguzu lagun,
zure bitartez Jesus / ikusi dezagun (bis).
Zu Jaunaren Ama ta / gure Ama ona,
entzun Elizarekin / eskatzen duguna:
eman zure fruitua, / gure Osasuna,
isur zure Semea, / Jaun errukiduna,
bera bakarrik data / salbatzaile Jauna.-R/.