URTEKO 17. IGANDEA C Abestiak (2019-07-28)
SARRERA Bihotz batez elkarturik
Bihotz batez elkarturik / Zugana gatoz, Jauna,
Zugana gatoz, Jauna.
Emaguzu zure argi, /Grazi ta maitasuna,
Entzun, arren, Jauna.
AINTZA zeruetan Jaungoikoari
Aintza zeruan,
aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari.
Eta bakea,
eta bakea
lurrean gizonari (2).
SALMOA
Zu zaitut, Jauna, / ondasuna.
Jauna, bihotz-bihotzez / dizkizut eskerrak emango,
nire hitzak entzun dituzulako.
Eresi dizut egingo / Aingeruen aurrean,
ahuspeztuko naiz / zure jauretxe santuan.- R/.
ALELUIA
Aleluia, aleluia, aleluia.
Seme-alabatzako Espiritua hartu dugu,
eta horrek hots eginarazten digu: / «Abba! Aita!».- R/.
SINESTEN DUT
Sinesten dut, / sinesten dut, Jauna, / sinesten dut.
SANTU (Lourdes, Gora J. 7, 26))
Santu, santu, santua, Jainko Jauna.
Zeru-lurrak beterik dauzka zure distirak.
Santu, santu, santua, Jainko Jauna.
Bedeinkatua Jaunagandik datorrena.
Santu, santu, santua, Jainko Jauna.
JAUNARTZEA
Aita Jaungoikoak (Jaunartzeko) (Beneditarrak 632. or.)
Aita Jaungoikoak deitzen gaitu. / Bera da gaixoen janari.
Beragan dugu bai guk aurkitzen / osasun ta bake ugari.
Denok gaur jaten baldin badugu / ogi bat mahai santu batean,
ezin izan gorroto haserrik / gaurtik behin ere gure+artean.
Jauna begira beti daukagu, / eskuak zabaldurikan.
Beraren bidetik joan behar dugu / ta+eseri beraren mahaiean.
AZKENA Agur ama errukiz betea (Bened 532. or.)
Agur, ama, errukiz betea, / Jainkoaren grazizko lorea,
itxaropen ustelik gabea: / ama pozez, Jainkoak asea,
zu Maria.
Gizadian haurrik ederrena, / neskatxetan agurgarriena:
birjinetan garbiz garbiena. / Ta gorago zeruan zaudena.
Zu Maria..- R/.