Urteko 17. igandea A ABESTIAK 2020-07-26

1.SARRERA
1.-R/.-Jesus, munduko argia, / Jesus, zinezko Egia,
Jesus, betiko bizia.

Jesus, Jainko gizona! / Zuri, gure bizia;
hartu, gure Jaun ona, / gu geraden guztia.-R/.

2.AINTZA

2.1.-(Apaizak)Aintza zeruetan / Jaungoikoari.

Aintza, zuri, Jauna, / eta eskerrak zuri.

2.2- Eta bakea lurrean / haren gogoko gizonei,
hain handi eta eder zaitugulako / gora Zu, bedeinkatua Zu,
gorespen zuri, ahuspez, agur, / eskerrak zuri.-R/.

2.3.-Jainko Jauna, zeruko Errege, / Jaungoiko Aita guztiahalduna,
Jauna, Seme bakar, Jesu Kristo, / Jainko Jauna, Jainkoaren Bildots,
Aitaren Seme.-R/.

2.4. Zuk kentzen duzu munduko bekatua, / erruki, Jauna,
Zuk kentzen duzu munduko bekatua, / entzun gure deia,
Aitaren eskuin aldean / jarririk zaude Zu, Erruki Jauna.-R/.

2.5.-Zu bakarrik Santua, / Zu bakarrik Jauna,
Zu bakarrik goi-goikoa / Jesu Kristo,
Espiritu Santuarekin / Jainko Aitaren argitan. Amen.-R/.

3.-SALMOA

Bai maite dudala, Jauna, / zure legea.

Hau da, Jauna –esan dut–, / nire ondarea: / Zure hitzak betetzea.
Niretzat zure ahoko legea, / urre eta zilar asko / baino hobea.

4.-ALELUIA

Aleluia aleluia aleluia.

Bedeinkatu zu, Aita, / zeru-lurren Jauna,
zure erreinuko misterioak / jende xumeari / erakutsi baitizkiozu.

5.-SINESTEN DUT

Sinesten dut, / Jauna, sinesten dut,
handitu zuk / nire sinesmena.

6.-SANTU (GoraJainkoa-7, 26. or.)

Santu, santu, santua, / Jainko Jauna.
Zeru-lurrak beterik dauzka / zure distirak.
Santu, santu, santua, / Jainko Jauna.
Bedeinkatua / Jaunarengandik datorrena.
Santu, santu, santua, / Jainko Jauna.

7.- gure aita

8.JAUNARTZEA

8.1.Aita Jaungoikoak / deitzen gaitu.
Bera da gaixoen janari. / Beragan dugu bai
guk aurkitzen / osasun ta bake ugari.

8.2.Denok gaur jaten / baldin badugu
ogi bat mahai santu batean, / ezin izan / gorroto+haserrerik
gaurtik behin ere / gure+artean.

8.3.Jauna begira beti daukagu, / eskuak zabaldurikan.
Beraren bidetik / joan behar dugu
ta+eseri / beraren mahaian.

9.AZKENA

9.1.Agur, ama, errukiz betea,
Jainkoaren grazizko lorea,
itxaropen ustelik gabea:
ama pozez, Jainkoak asea,
zu Maria.

9.2.Gizadian haurrik ederrena,
neskatxetan agurgarriena:
birjinetan garbiz garbiena.
Ta gorago zeruan zaudena.
Zu Maria.-R/.