Urteko 16. igandea C ABESTIAK 2019-07-21

SARRERA Argiaren lehen xirrinta (Bened 465)

R/.- Argiaren lehen xirrinta / zuregandik sortu baita,
denak, Jauna, gaiten bil / eta zure aintza daigun kanta.

Zuk emanik dugu bizia, / Zuk emanik eguzkia.
Kantuz jaiki, mundu guztia; / Jauna baitan bozkaria.- R/.

AINTZA

1.-Aintza, aintza aleluia,
aintza, aintza aleluia,
aintza, aintza aleluia,
abestu Jaunari.

2.-Elkar maite izateak
garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan
baitijoa bizitza.
Jainko berak eman digun
maitasunaren hitza
betetzen gabiltza.

1.-Aintza, aintza aleluia,
aintza, aintza aleluia,
aintza, aintza aleluia,
abestu Jaunari.

3.-Norbait larri eta estu
zure beharrez bada,
emaiozu neurri gabe
maitasun-besarkada,
hurkoari on eginez
Jainkoa agertzen da,
pozez denok maita.–R/.

SALMOA

R/.- Nor bizi, Jauna, / zure+etxean?

Akatsik gabe / eta zintzo dabilena,
bere artean egia dioena.
Mihiz inor belzten ez duena,
hurkoari gaitzik / egiten ez diona,
auzokoa lotsagarri / uzten ez duena.-R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Zorionekoak,
bihotz eta jorian
Jainkoaren hitza
gordetzen dutenak,
eta ekinaren ekinez
alea ematen dutenak. -R/.

SINESTEN DUT

Sinesten dut, / Jauna, sinesten dut,
handitu zuk / nire sinesmena.

SANTU

Hosanna, hosanna, / zeru goienetan.
Hosanna, hosanna, / zeru goienetan.

Santu, santu, santua, / diren guztien / Jainko Jauna.
Zeru-lurrak / beterik dauzka / zure distirak.
Hosanna, hosanna, / zeru goienetan.

Bedeinkatua / Jaunaren izenean / datorrena.
Hosanna, hosanna, / zeru goienetan.

JAUNARTZEA

Dohatsu bihotz garbiak, / ikusiko baitute Jainkoa.

Dohatsu bihotz barnez pobreak:
haiena baita zeruetako erreinua.
Dohatsu otzan eta eztiak:
agindutako lurraz baitira jabetuko.-R/.

Dohatsu negarretan direnak:
gozotasuna izango dute Jaunagandik.
Dohatsu zuzen gose direnak:
horien goseak / bere asea izango du. R/.

Dohatsu zintzo bizi direnak: / haiek baitute / barne zoria gozatuko.
Dohatsu lagun hurko direnak: / atsegin handiz / beti biziko direlako.-R/.

AZKENA

R/.- Agur, erregin goien goiena, / poz bikainena guretzako.
Zu zera beti, ama maitea, / zuzen bidea zerurako.

Ama gozoa, gorde gaitzazu, / lagun (ie)zaguzu erbestean;
beti-betiko hor gora-gora / zure ondora joan gaitean. –R/.