Urteko 16. igandea C ABESTIAK 2016-07-17
SARRERA Argiaren lehen xirrinta (Bened 465)
R/.- Argiaren lehen xirrinta
zuregandik sortu baita,
denak, Jauna, gaiten bil
eta zure aintza daigun kanta.
Zuk emanik dugu bizia,
Zuk emanik eguzkia.
Kantuz jaiki, mundu guztia;
Jauna baitan bozkaria.- R/.
AINTZA ZERUETAN JAINKOARI (Gora Jainkoa-7,14)
Aintza zeruetan Jainkoari,
bakea lurrean gizonari.
1.-Hain handi eta eder zaitugulako
gora Zu,
bedeinkatua Zu,
eskerrak zuri.
Aintza zeruetan Jainkoari,
bakea lurrean gizonari.
2.-Jainko Jauna,
zeruko Errege,
Jaungoiko Aita ahalguztiduna,
gorespen zuri.
Aintza zeruetan Jainkoari,
bakea lurrean gizonari.
3.-Jesu Kristo, Jainko Jauna,
Aitaren Seme.
Zuk kentzen duzu
munduko bekatua,
erruki, Jauna.
Aintza zeruetan Jainkoari,
bakea lurrean gizonari.
4.- Zu bakarrik
Santua,
Jesu Kristo.
Espiritu Santuarekin,
Jainko Aitaren argitan.
Aintza zeruetan Jainkoari,
bakea lurrean gizonari.
SALMOA
R/.- Nor bizi, Jauna,
zure+etxean?
Akatsik gabe
eta zintzo dabilena,
bere artean egia dioena.
Mihiz inor belzten ez duena,
hurkoari gaitzik
egiten ez diona,
auzokoa lotsagarri
uzten ez duena.-R/.
ALELUIA
Aleluia, aleluia, aleluia.
Bedeinkatua zu, Aita,
zeru-lurren Jauna,
zeure erreinuko misterioak
jende xumeari erakutsi
baitizkiozu.-R/.
SINESTEN DUT
Sinesten dut,
Jauna, sinesten dut,
handitu zuk
nire sinesmena.
SANTU
Hosanna, hosanna,
zeru goienetan.
Hosanna, hosanna,
zeru goienetan.
Santu, santu, santua,
diren guztien
Jainko Jauna.
Zeru-lurrak
beterik dauzka
zure distirak.
Hosanna, hosanna,
zeru goienetan.
Bedeinkatua
Jaunaren izenean
datorrena.
Hosanna, hosanna,
zeru goienetan.
GURE AITA
Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.
JAUNARTZEA
Dohatsu bihotz garbiak,
ikusiko baitute Jainkoa.
Dohatsu bihotz barnez pobreak:
haiena baita zeruetako erreinua.
Dohatsu otzan eta eztiak:
agindutako lurraz baitira jabetuko.
Dohatsu bihotz garbiak,
ikusiko baitute Jainkoa.
Dohatsu negarretan direnak:
gozotasuna izango dute Jaunagandik.
Dohatsu zuzen gose direnak:
horien goseak
bere asea izango du.
Dohatsu bihotz garbiak,
ikusiko baitute Jainkoa.
Dohatsu zintzo bizi direnak:
haiek baitute
barne zoria gozatuko.
Dohatsu lagun hurko direnak:
atsegin handiz
beti biziko direlako.-R/.
AZKENA
R/.- Agur, erregin goien goiena,
poz bikainena guretzako.
Zu zera beti, ama maitea,
zuzen bidea zerurako.
Ama gozoa, gorde gaitzazu,
lagun (ie)zaguzu erbestean;
beti-betiko hor gora-gora
zure ondora joan gaitean. –R/.