ERREINUKO HAZI
Erreinuko hazi zarete,
historian ereindako hazi.
Onak zarete eta samur,
biziaz beteak.
Neure eskuan zaituztet,
neure sehaskan, maite-maite.
Ez beldur izan,
ez ekaitzen, ez lehorteen beldur,
ez zapalduak izatearen, ez laharren beldur.
Edan pobreengandik
eta blaitu zaitezte nire ihintzaz.
Ernaldu, lehertu,
ez gelditu lur azpian.
Loratu eta eman fruitu.
Utzi haizeak dantzaraz zaitzaten.
Bidean den orok,
bidean nahiz bidezidorrean,
bila edo galdurik,
zuek ikustean
senti dezala zirrara
eta maitatu ahal zaitzatela.
Ene Erreinuko hazi zarete!
Zure Erreinuko hazi gara! (Ulibarri Fl.)