Urteko 15. igandea C ABESTIAK 2019-07-14
SARRERA
Goiz argia, / hilik zirenen eguzkia:
itsuengana etorria,
goza dezaten argi berri pizgarria.
Zatoz, Jesus Jauna,
diren guztien argia.
R/. Heldu da; hona, / Jaunaren eguna.
Ongi etorri, / Jaunak igorri / Salbatzaileari.
Goiz argia, / hilik zirenen eguzkia:
itsuengana etorria,
goza dezaten argi berri pizgarria.
Zatoz, Jesus Jauna,
diren guztien argia.-R/
AINTZA
Aintza zeruan,
aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari.
SALMOA
Erruki hutsa / dugu Jauna, / errukia ta / maitasuna.
Ni, Jauna, gizagaixo
eta dohakabe nauzu,
zeure laguntzaz, ene maite hori,
onik atera nazazu.
Jainkoaren izena
kantuz dut goratuko,
eta esker on emanez
ospatuko..-R/
ALELUIA
Zure hitzak, Jauna, / espiritu eta bizi dira;
zuk dauzkazu / betiko biziaren hitzak.
SINESTEN DUT
Sinesten dut, / sinesten dut, Jauna, / sinesten dut.
SANTU
Santu, santu, santua, / diren guztien Jainko Jauna.
Hosanna, hosanna, hosanna zeru goienetan!
Bedeinkatua / Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna, hosanna, hosanna / zeru goienetan!
JAUNARTZEA
Bai, eskerrak eman zeru-lurretan (Loyola 394)
Bai, eskerrak eman / zeru-lurretan,
eskerrak eman Jainkoari,
guztietan digu ta / on egin guri.
Eskerrak eman,
zeru-lurretan,
eskerrak Jainkoari
menderen mendetan.
AZKENA
Agur, Jesusen Ama,
Birjina maitea,
agur, itsasoko izar,
distiratzailea,
agur, zeruko eguzki,
pozkidaz betea,
“agur, bekatarien
kaia ta estalpea” (2).