Urteko 15. igandea B ABESTIAK 2021-07-11
SARRERA ARGIAREN SEME ETA EGUNAREN
(Gora Jainkoa-2 54) (Bened 467)
Argiaren jende eta / egunaren oinordeko, (seme)
abia gaitezen denok / Jaunarengana goizean,
uxatu ditu goiz-albak / gure baitako ilunak,
eta pozaldi betea / sortu digu bihotzean.
Aintzaren Aita Jainkoak / argi ditzala goiz-argiz
gure begion itzalak, / ikusaraziz bidea;
azken orduan dezagun, / Seme Nagusia baitan,
eskuratu guretzako / utzi zuen ondarea.
AINTZA
[BATZARBURUAK] Aintza zeruetan Jaungoikoari.
R/.- Aintza, Zuri, Jauna, / eta eskerrak zuri.
Eta bakea lurrean / haren gogoko gizonei,
hain handi eta eder zaitugulako / gora Zu, bedeinkatua Zu,
gorespen zuri, ahuspez, agur, / eskerrak zuri.- R/.
Jainko Jauna, zeruko Errege, / Jaungoiko Aita guztiahalduna,
Jauna, Seme bakar, Jesu Kristo, / Jainko Jauna, Jainkoaren Bildots,
Aitaren Seme.- R/.
Zuk kentzen duzu munduko bekatua, / erruki, Jauna.
Zuk kentzen duzu munduko bekatua, / entzun gure deia.
Aitaren eskuin aldean / jarririk zaude Zu, erruki Jauna. / R.
Zu bakarrik Santua, / Zu bakarrik Jauna,
Zu bakarrik goi-goikoa / Jesu Kristo,
Espiritu Santuarekin / Jainko Aitaren argitan. Amen.- R/.
SALMOA Jauna zure onginahia erakuts (Sal 84 Entzungo dut Jaunak dioen)(Mintzo-Urteko 2015 B 8/5)
R/.-Jauna, zure onginahia erakuts iezaguzu,
zure salbamena emaguzu.
Entzungo dut Jaunak dioen Hitza:
Bakezkoa da Jainkoaren Hitza.
Hurbil zaie haren beldur direnei salbamena:
gure lurrean haren aintza biziko da.- R/.
ALELUIA
Aleluia, aleluia.
Jesu Kristo gure Jaunaren Aitak / argi bitza gure bihotzeko begiak,
horrela jakin dezagun / nolakoa den / beraren deiaren itxaropena.
SINESTEN DUT
Sinesten dut, / sinesten dut, Jauna, / sinesten dut.
SANTU
Santu, santu, santua, / diren guztien Jainko Jauna,
Hosanna, hosanna, hosanna zeru goienetan.
Bedeinkatua, Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna, hosanna, hosanna zeru goienetan.
JAUNARTZEA
Zu itsasertzera zatoz, / jakintsu ta dirudunak utzirik,
niri deitzera bakar-bakarrik.
Jauna, begiratu didazu, / nire izena pozikan esan duzu,
hondarretan utzi dut nik txalupa, / itsaso berri baten bila.
Zuk zer dudan badakizu, / nire txalupan ez dago, ez, altxorrik,
sare eta lana bakar-bakarrik / Jauna, begiratu didazu,
nire izena pozikan esan duzu, / hondarretan utzi dut nik txalupa,
itsaso berri baten bila.
Zuk dakizu ez naizela, / ez aberats, ez ere jakintsu,
baina naizena zurea nauzu.
Jauna, begiratu didazu, / nire izena pozikan esan duzu,
hondarretan utzi dut nik txalupa, / itsaso berri baten bila.
AZKENA
Agur Jainkoaren / Ama maite ederra,
“zeruko atea, / itsasoko izarra” (2).
Gabrielen ahotik / goi-agurra harturik,
eiguzu bakea / etsaiak goiturik (bis).
Itsuak argitu, / lotuak askatu, / ongiak eman ta / gaizkiak hondatu (bis).