Urteko 15. igandea B ABESTIAK 2015-07-12

SARRERA ARGIAREN SEME ETA EGUNAREN
(Gora Jainkoa-2 54) (Bened 467)

Argiaren jende eta / egunaren oinordeko, (seme)
abia gaitezen denok / Jaunarengana goizean,
uxatu ditu goiz-albak / gure baitako ilunak,
eta pozaldi betea / sortu digu bihotzean.

Aintzaren Aita Jainkoak / argi ditzala goiz-argiz
gure begion itzalak, / ikusaraziz bidea;
azken orduan dezagun, / Seme Nagusia baitan,
eskuratu guretzako / utzi zuen ondarea.

AINTZA

Aintza zeruetan Jaungoikoari.

Aintza, Zuri, Jauna,
eta eskerrak Zuri.

Eta bakea lurrean
haren gogoko gizonei,
hain handi eta eder zaitugulako
gora Zu, bedeinkatua Zu,
gorespen Zuri, ahuspez, agur,
eskerrak Zuri.

Aintza, Zuri, Jauna,
eta eskerrak Zuri.

Jainko Jauna, zeruko Errege,
Jaungoiko Aita guztiahalduna,
Jauna, Seme bakar, Jesu Kristo,
Jainko Jauna, Jainkoaren Bildots,
Aitaren Seme.

Aintza, Zuri, Jauna,
eta eskerrak Zuri.

Zuk kentzen duzu munduko bekatua,
erruki, Jauna.
Zuk kentzen duzu munduko bekatua,
entzun gure deia.
Aitaren eskuin aldean
jarririk zaude Zu, erruki Jauna.

Aintza, Zuri, Jauna,
eta eskerrak Zuri.

Zu bakarrik Santua,
Zu bakarrik Jauna,
Zu bakarrik goi-goikoa
Jesu Kristo,
Espiritu Santuarekin
Jainko Aitaren argitan. Amen.

Aintza, Zuri, Jauna,
eta eskerrak Zuri.

SALMOA Jauna zure onginahia erakuts
(Sal 84 Entzungo dut Jaunak dioen)(Mintzo-Urteko 2015 B 8/5)

R/.-Jauna, zure onginahia erakuts iezaguzu,
zure salbamena emaguzu.

Entzungo dut Jaunak dioen Hitza:
Bakezkoa da Jainkoaren Hitza.
Hurbil zaie haren beldur direnei salbamena:
gure lurrean haren aintza biziko da.- R/.

Jainkoak on dena emango du,
gure lurrak bere uzta ekarriko du.
Zuzentasuna ibiliko da haren aurrean,
eta salbamena haren urratsen bidean.- R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia.

Jesu Kristo gure Jaunaren Aitak
argi bitza gure bihotzeko begiak,
horrela jakin dezagun
nolakoa den
beraren deiaren itxaropena.

Aleluia, aleluia.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna,
sinesten dut.

SANTU

Santu, santu, santua,
diren guztien Jainko Jauna,
Hosanna, hosanna, hosanna zeru goienetan.

Bedeinkatua, Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna, hosanna, hosanna zeru goienetan.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Zu itsasertzera zatoz,
jakintsu ta dirudunak utzirik,
niri deitzera bakar-bakarrik.

Jauna, begiratu didazu,
nire izena pozikan esan duzu,
hondarretan utzi dut nik txalupa,
itsaso berri baten bila.

Zuk zer dudan badakizu,
nire txalupan ez dago, ez, altxorrik,
sare eta lana bakar-bakarrik
Jauna, begiratu didazu,
nire izena pozikan esan duzu,
hondarretan utzi dut nik txalupa,
itsaso berri baten bila.

Zuk dakizu ez naizela,
ez aberats, ez ere jakintsu,
baina naizena zurea nauzu.

Jauna, begiratu didazu,
nire izena pozikan esan duzu,
hondarretan utzi dut nik txalupa,
itsaso berri baten bila.

AZKENA

Agur Jainkoaren
Ama maite ederra,
“zeruko atea,
itsasoko izarra” (2).

Gabrielen ahotik
goi-agurra harturik,
eiguzu bakea
etsaiak goiturik (bis).

Itsuak argitu,
lotuak askatu,
ongiak eman ta
gaizkiak hondatu (bis).