Urteko 15. igandea A ABESTIAK 2017-07-16

SARRERA

Eskerrak, Jauna, / damazkizugu
guregana / zarelako,
bai eta ere / zeure biziaz
bizitu gai / tuzulako.
Eman zaguzu / goiko indarra
gu zurekin / bat egoteko,
senideak di / tugun pertsonak
maite ahal i / zateko,
Zuk erakutsi / dizkiguzunak
gizartean / betetzeko.

AINTZA

Aintza zeruetan Jaungoikoari.

R/.-Aintza, zuri, Jauna,
eta eskerrak zuri.

Eta bakea lurrean
Haren gogoko gizonei,
hain handi eta eder zaitugulako
gora Zu, bedeinkatua Zu,
gorespen Zuri, ahuspez, agur,
eskerrak Zuri.-R/.

Jainko Jauna, zeruko Errege,
Jaungoiko Aita guztiahalduna,
Jauna, Seme bakar, Jesukristo,
Jainko Jauna, Jainkoaren Bildots,
Aitaren Seme.- R/.

Zuk kentzen duzu munduko bekatua,
erruki, Jauna.
Zuk kentzen duzu munduko bekatua,
entzun gure deia.
Aitaren eskuin aldean
jarririk zaude Zu, erruki Jauna.-R/.

Zuk kentzen duzu munduko bekatua,
erruki, Jauna.
Zuk kentzen duzu munduko bekatua,
entzun gure deia.
Aitaren eskuin aldean
jarririk zaude Zu, erruki Jauna.-R/.

SALMOA

R/.- Lur onean erori
zen haziak
ugari eman zuen
fruitua.

Zuk duzu lurra zaintzen,
urez asetzen
eta oparo aberasten.
Urez gainezka doa
zeruko ubidea;
zuk eman diozu
gizakiari gari-alea.-R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia. aleluia.

Hazia, Jainkoaren hitza da.
Ereilea, berriz, Kristo;
honi aditzen dionak,
izango du betiko bizia.

Aleluia, aleluia, aleluia.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna,
sinesten dut.

SANTU

Santu, Santu, Santua,
diren guztien Jainko Jauna,
Hosanna, hosanna, hosanna zeru goienetan.

Bedeinkatua, Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna, hosanna, hosanna zeru goienetan.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Jauna, gure Jainkoa.
R/ Bedeinkatua zu.
Zeru-lurren egile,
R/ Bedeinkatua zu.
Guztien salbatzaile,
R/ Bedeinkatua zu.
Gure Jabe zara ta,
R/ Bedeinkatua zu.
Gure jabe zara ta,
R/ Bedeinkatua zu.

Jesus, Jainko Semea,
R/ Bedeinkatua zu.
Guregatik hil zara,
R/ Bedeinkatua zu.
Aitak piztu zaitu ta,
R/ Bedeinkatua zu.
Gure artean zaude,
R/ Bedeinkatua zu.
Gure artean zaude.
R/ Bedeinkatua zu.

Espiritu Santua,
R/ Bedeinkatua zu.
Bizian bizigarri,
R/ Bedeinkatua zu.
Poz-emaile bikaina,
R/ Bedeinkatua zu.
Malkoetan pozgarri,
R/ Bedeinkatua zu.
Malkoetan pozgarri,
R/ Bedeinkatua zu.

AZKENA

Guztiok bat eginda,
bihotza poz gainezka,
abes dezagun bada
Mariren ontasuna.
Andre Maria.

Jesus piztu zenean
zer poza bihotzean,
lili zabal dirudi
Jesus delako bizi.
Andre Maria.